donostia farmaciaGuztira Donostiako 18 farmazia dira dagoeneko “Farmazia Lagunkoia” ekimenera gehitu direnak.

Guztira Donostiako 18 farmazia dira dagoeneko “Farmazia Lagunkoia” ekimenera gehitu direnak, OMEren Hiri Lagunkoiak ekimenaren esparruan sortu zen proiektu berri bat da eta Donostia 2008an sartu zen horretan zahartze aktiboa sustatzeko eta adinduen bizi-kalitatea hobetzeko konpromiso sendoarekin.

 


Donostia, 2016ko urtarrilaren 12a.- “Farmazia Lagunkoia” izango duen lehenengo hiria izango da Donostia, Donostia Hiri Lagunkoia proiektuan sartutako ekimen bat da eta Gipuzkoako Farmazeutikoen Elkargo Ofizialak (GFEO) bultzatu du. Hori martxan jarrita Donostiako farmaziek -hasieran 18 guztira- hainbat konpromiso hartu dituzte eta pertsona adinduentzat bereziki egokitutako guneak izan nahi dute, gune horien bidez zahartze aktiboa sustatzeko eta adinduen bizi-kalitatea hobetzeko.

Hori lortzeko, eta hainbat tailer eta lan-bilera egin ondoren, guztira 15 konpromiso zehaztu dira honako esparruetan: pertsona adinduekin izango den harremanaren/tratuaren esparruan; farmaziaren espazio fisikoan; farmazia-zerbitzuan eta arreta profesionaleko esparruan, pazientearekin izango den inplikazioaren arabera zehaztuko da; eta zerbitzuen komunikazioaren esparruan. Farmazia atxikiak ezaugarri berezi batekin identifikatuko dira eta espazio fisikoa egokituko dute. Herritarrek balioespenak eta iradokizunak egin ahal izango dituzte horri buruz, modu anonimoan, Elkargoaren webgunearen bidez (). 

Ekimena gaur goizean egin den prentsaurrekoan aurkeztu dute Donostiako Udaletxean, eta bertan izan dira Eneko Goia, Alkatea; Eva Salaberria Donostia Hiri Lagunkoia proiektuaren arduraduna; eta Angel Garay, GFEOren Lehendakaria.

“Farmazia Lagunkoia” ilusioz bete gaituen ideia berri bat da eta Donostiak farmazia sozialagoa, komunitarioagoa eta herritarrekin, orokorrean, eta pertsona adinduekin, bereziki, inplikatuagoa izateko helburuarekin sortu da, eta baita farmaziaren aldetik arreta hobea izateko helburuarekin ere. Horrek guztiak, gainera, aldaketa bat ekarriko du farmazeutikoaren eginkizunean, esan du Gipuzkoako Farmazeutikoen Elkargo Ofizialeko Lehendakari Angel Garayk.

Donostiako Alkate Eneko Goiak gogorarazi du hiri lagunkoien ekimena Osasunaren Mundu Erakundearen proiektu bat dela, nazioarteko mugimendu bat eta pertsona adinduen parte-hartze aktiboa sustatzea dela horren helburua, “hiria ingurune lagunkoiagoa izan dadin. Pertsona adinduak dira protagonistak, baina guztiontzat hobea izango den hiria egitea izango da helburua”. Goiak azpimarratu du “Donostia Lagunkoiak, hiri-plan bat izan behar duela. Horretan parte hartzen duena ez da Udala bakarrik, asko dira inplikatuta daudenak, eta helburuak partekatzen ditugu horiekin, adibidez Gipuzkoako Farmazeutikoen Elkargo Ofizialarekin, eta eskerrak eman nahi dizkiogu duen inplikazioagatik eta laguntzagatik”.

Bestalde, Donostia Hiri Lagunkoia proiektuaren arduradun Eva Salaberriak gogorarazi nahi izan du “biztanleriaren zahartze-prozesua kontuan izan behar dugula. Donostian, biztanleriaren % 22k 65 urte baino gehiago ditu eta ia % 40k 50 urte baino gehiago. Eta pertsona adinduei buruz ari garenean, sarritan, alderdi negatiboekin, gaixotasunekin eta mendekotasunarekin lotzen ditugu; eta ez da egia inolaz ere, egundoko aktiboa dira. Era askotako gaietan pertsona adinduekin lan egiten dugun bakoitzean ikuspegi oso kritikoa izaten dute hiriari buruz, esperientzian eta memorian oinarrituta, baina aldi berean, lotura guztiz emozionala eta hobetu nahi izatekoa dute”, esan du.

Nola prestatu da proiektua?


Hiri lagunkoien plana OMEren proiektu bat da eta 2005ean jarri zen abian; Donostia 2008an sartu zen proiektu horretan, eta hori egin zuen Estatuko lehenengo hiria izan zen. Hiri lagunkoiaren planak garapenerako eta lanerako zortzi eremu ditu, eta osasunarena eta gizarte zerbitzuena da horietako bat. Farmazeutikoek horretan ardazten ditugu gure interesak eta gure inplikazioa” esan du Garayk.

Esparru horretan, Farmazia Lagunkoiaren eraketa GFEOk gauzatu du azken hilabeteetan Donostiako Udalaren babesarekin eta laguntzarekin (Herri Partaidetza), Donostia Lagunkoiaren koordinatzaile Eva Salaberriaren zuzendaritzapean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa ere izan du. Prozesu horretan ugari izan dira parte hartu duen pertsona adinduak, farmazia-erabiltzaileak, farmazeutiko komunitarioak, eta osasun eta gizarte esparru desberdinetako eragile eta profesionalak.

“Eragile horien guztien hausnarketen batuketak elkarrizketa eta gogoeta oso aberatsak sortu ditu farmaziarako, eta hori garrantzitsua da herritarrarentzako eta gizartearentzako zerbitzu moduan ere. Horren guztiaren emaitza, hartutako hainbat konpromiso izan dira, eta horiek dira Farmazia Lagunkoia zehazten eta bereizten dutenak, eta zerbitzua eta komunikazioa hobetzen laguntzea nahiko genuke, ahalik eta gardenenak izateko”, adierazi du GFEOko Lehendakariak.

Elkargoaren helburua ekimena gero eta handiagoa izatea da, “garatzen jarraitzea farmazia berriekin eta konpromiso berriekin.Farmazeutikoek zahartze aktiboaren alorrean hartu behar genuen konpromisoetako bat zen hori eta ekimen horretan inplikatzen ari gara gure ekarpen xumea egin ahal izateko”, esan du Ángel Garayk.

Proiektua bihar, urtarrilak 13, asteazkena, Tabakaleran egingo den ekitaldi batean aurkeztuko zaie gizarte eta osasun alorreko eta tokiko eragileei.


Parte hartu duten farmazien eta hartu diren Konpromisoen zerrendak

 
Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter