ormaiztegi

Euskadi Lagunkoiak geroz eta indar handiagoarekin jarraitzen du aurrera. Horren adibide garbia da Ormaiztegiko kasua. 

Hilabetean behin, ostiraletan, taldetxo bat elkartzen dira herriko analisia egin eta Udalari proposamenak helarazteko. Orain arte kanpoko espazioen inguruan, garraioa eta etxebizitzei buruzko hausnarketa sakona egin dute.

Hurrengo bilera urtarrilaren 13an izango da, arratsaldeko 6etan, Kultur Etxean. Ilusioak eta Ormaiztegi lagunkoi bat edukitzeko nahiak bertakoak talde honetan mugitzera eramaten ditu. Zorionak!

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter