legazpia 25012017

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailak bultzatzen duen Euskadi Lagunkoia proiektuak geroz eta indar handiagoa hartzen ari da. 

Atxikita dauden herrietan pausoz pauso aurrera jarraitzen dute herriko diagnosia egin eta bertatik ateratzen diren ondorioak martxan jartzeko. Horren adibide garbia da Legazpia herria. Urtarrilaren 25eko bileran diagnosiarekin bukatu dute. 2016an zehar 295 galdera orri bildu dituzte eta herrian dauden 8 arloak jorratu bertako eragile ezberdinekin. 

Jasotako informazio guztiarekin informe bat idatziko dute, ondoren lagunkoitasun planarekin hasteko. 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter