-
27 Urtarrila 2017
Euskadi Lagunkoiak bultzatzen dituen praktika lagunkoietan geroz eta gizarte eragile gehiago aurkitzen dira, horren adibide da gipuzkoako Irura herria.
Bertako bilerak aurrera egiten ari dira, azkena urtarrilaren 24koa izan da. Oraingo honetan etxebizitzak eta gizarte antolaketa eduki dituzte gai nagusi bezala. Bertatik lortzen diren ondorietatik herriaren analisi zehatza egin ahal izango dute.
Hurrengo bilera datorren hilabetean izango da eta bertan gizarte parte hartzea, herritarrak eta enplegua jorratuko dituzte.