BEASAIN 06022017

Beasain oso herri aktiboa izaten ari da. Euskadi Lagunkoia programara atxiki zenetik, 2015 bukaeran, etengabeko lana eraman du aurrera herriaren lagunkoitasuna bultzatzeko asmoz, bere emaitzak ematen ari dena gainera. 

Lantalde eragileak azken hilabete hauetan bere esfortzuak etxebizitzen analisira zuzendu du eta astelehenean, otsailak 6, lantaldearekin elkartu ziren bilerak hasi eta arlo ezberdinak jorratzen jarraitzeko. Beasaindar dexente parte hartu zuten aurkezpen egoki baten ondoren, ekimen arloak azaldu zituzten eta jarraitu beharreko metodologia zehaztu zuten. 

Otsailaren 13an berriz elkartuko dira "Kanpoko eremuak eta eraikin publikoak" arloa jorratzeko. 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter