8 Aquarium

"Ezagutu nahi al duzu hirirako Garraio Bertikalaren planean nola lan egiten ari garen?" galdera egin die Donostiako Udaleko Mugikortasun zinegotzia de Pilar Aranak donostiarrei. 

Donostiako Udaleko web orrian azaltzen duten bezala, "duela gutxi hasi gara Donostian mugikortasun bertikaleko elementu mekanikoak eraikitzen, irisgarritasun arazoak konpontzeko asmoz.Azken urteotan gertatutako aldaketa teknologiko, sozial eta ekonomikoek garraio bertikaleko sistemak eta tipologia berrikoak ere eraikitzeko aukerak ikaragarri zabaldu dituzte.

Mugikortasun sostengagarriaren ikuspegitik, horrelako sistemak jo behar dira oinez, bizikletaz eta garraiobide publikoz eginiko joan-etorrien laguntza elementutzat. Izan ere, haien ezaugarrien ondorioz, bus eta trenbide eskaintza osatzeko garraiobide publiko kolektibotzat har daitezke.

Donostiako Udalak hirian helpide zaila duten hainbat aldetan garraio publiko bertikalaren sare oso bat garatzea lortu du. Horren bidez, mugitzeko arazoak dituzten pertsonen nahiz gainerako herritar arrunten bizi kalitatea hobeagotzeko asmoa dago, modalitate artekotasuna eta irisgarritasuna hobera ekarrita."

Auzo ezberdinetako beharrak, hauen arteko balorazio irizpideak... lan prozesuaren bukaeran exekuzioak lehenesteko helburuarekin eramango da aurrera bilera.

Apirilaren 6an, arratsaldeko 19:00etan, Donostiako Udaleko Udalbatzan elkartuko dira, Mugikortasun zuzendaritzak Garraio Bertikalaren Plana zehazteko egiten ari den lana, egin diren faseak eta oraindik garapenean daudenak ere aurkeztu eta kontrastatzeko, era berean parte hartzaileek izan ditzaketen dudak eta galderak erantzungo dira.

 3 Larratxo 7 San Roque  11 Aitzgorri Montpelier

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter