BEASAIN 06022017

Beasain oso herri aktiboa izaten ari da. Euskadi Lagunkoia programara atxiki zenetik, 2015 bukaeran, etengabeko lana eraman du aurrera herriaren lagunkoitasuna bultzatzeko asmoz, bere emaitzak ematen ari dena gainera. 

amurrio 06022017

Arabako Amurrio herriak bere lagunkoitasun prozesuan lanean jarraitzen du eta oraingo honetan etxebizitzen arloa jorratu du astelehenean Kultur Etxean egindako bileran. 

zaldibia 24012017

Zaldibia herri dinamikoa eta mugitua dela erakusten ari da herriaren egoera hausnartzeko egiten ari diren bileretan ikusi daitekeen bezala. 

zumarraga 30012017

Zumarragako herria interes handiko ekimena bultzatzen ari da: herriko gazte talde batek Araceli bisitatu du, Zumarragan urte askoan irakaslea izandako emakumea, bere historia eta ondarea gertutik ezagutzeko. 

zestoa 13012017

2016an Euskadi Lagunkoiara atxiki ondoren, urte berriarekin hasiko du Zestoak herriaren diagnosia. 

Urtarrilaren 12an bilera berri bat egin zen herrian lagunkoitasunaren bidean jarraitzeko. 

irura 25012017

Euskadi Lagunkoiak bultzatzen dituen praktika lagunkoietan geroz eta gizarte eragile gehiago aurkitzen dira, horren adibide da gipuzkoako Irura herria.

trapagaran

Abenduaren 14an Trapagaranen egin zen establezimendu lagunkoiei buruzko ikastaroa. 

11 establezimendu izan ziren bertaratutakoak, Euskadi Lagunkoiak zabaltzen dituen praktika onak ezagutu nahian. Bertaratu ezin zutenek ikastaroa online egiteko aukera izango dute. 

legazpia 25012017

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailak bultzatzen duen Euskadi Lagunkoia proiektuak geroz eta indar handiagoa hartzen ari da. 

beasain 09012017

Beasaingo talde eragileak aurrera jarraitzen du Euskadi Lagunkoiako proiektuarekin. 

Urtarrilaren 9an etxebitzitzen analisiarekin jarraitzeko elkartu dira. Horretarako, Udaletxeko hirigintza sailekoak ere bileran parte hartu dute beraien iritzia eman eta herriko egoera azaltzeko. 

Hurrengo bilera otsailaren 6an burutuko da. 

ormaiztegi 13012017

Urtarrilaren 13an bilera berri bat egin zen Ormaiztegin. Momentuan herrian dauden gizarte parte-hartze aukerei buruz eta Ormaiztegin dauden taldeez eta enpleguaz aritu ziren.

Otsailaren 24an bilera berri bat burutuko da lagunkoitasun diagnosiarekin aurrera jarraitu eta falta den informazioa osatzeko.

 

santurtzi lagunkoia

Euskadi Lagunkoiak geroz eta atxikimendu gehiago dauzka. "Establezimendu Lagunkoia" zigilua jasotzen azkenak Santurtziko 8 establezimendu izan dira. 

Zigilu honen bitartez, bertaratzen diren bezeroek tratuan eta irisgarritasunean erreztasunak edukiko dituztela bermatzen du. 

Euskadi Lagunkoiatik zorionak eman nahi dizkiegu proiektu honetan sinistu eta bultzatzeagatik gure herri eta hiriak lagunkoiagoak eta adineko pertsonekiko kontzientziatuagoak eraikitzeagatik. 

Ekitaldiko bideoa

zaldibia 10012017

Zaldibian urte berriari Euskadi Lagunkoiari loturiko bilera berriekin ekin diote. 

Urtarrilaren 10ean "errespetua eta gizarte inklusioa"ri loturiko arloak bultzatzeko bilerari ekin zioten. Gainera, galdeketa orriak noiz eta nola banatuko diren zehazten hasi dira. 

 

zaldibiaparticipacion

Geroz eta herritar gehiago hurbiltzen dira Euskadi Lagunkoiak aurrera eramaten dituen praktika lagunkoiak ezagutzera. Oraingo honetan Zaldibiaren txanda izan da, abenduaren 13an herrian dauden parte hartze prozesuei buruz aritu ziren. 

Urtarrilean Errespetua eta Inklusioari buruzko hausnarketa egingo dute eta herrian galdeketa bat pasako dute zaldibitarren iritzia jakiteko.