Zerk eraman zintuzten Euskadi Lagunkoia ekimenera batzera?

Landatxope Antzuolako jubilatuen elkarteak hitz egiten ikasteko kurtsoak jaso zituen Pedro Echebarriaren eskutik eta beragandik etorri ziren Euskadi Lagunkoia ekimeneko lehen albisteak.

Joan den 18an, Abadiño Lagunkoiaren Talde Motorraren ordezkaritza batek Ermuko Udalaren gizarte-ongizateko teknikariek Talde motorrei buruz antolatutako jardunaldi batean hartu genuen parte.


Adineko pertsonen eta udalerriko merkatarien artean, establezimendu lagunkoien proiektuaren inguruko esperientzia zein ezinegonak


Beasaingo lantaldea, aurreko astean bildu zen hileroko topaketa ospatzeko.

Martxoaren 22an ospatu zen Barakaldoko Euskadi Lagunkoiaren 5. Jardunaldia, topaketa honetan, 7 establezimendu lagunkoi berri batu ziren.

Apirilaren 19an, “Portu atsegina” proiektuko talde eragileak, ekimenaren inguruko aurkezpena egin zuen Santa Clara kultur etxean.

Abadiño herriko lagunkoitasun maila hobetzeko ibilbidea 2017ko maiatzean hasi zen. Hori aurrera eraman ahal izateko “Abadiño Lagunkoia” talde eragilea sortu zen eta ekimenaren inguruan modu kementsu zein dinamikoan lan eta lan aritu dira ordutik.

Galdetegi eta foku taldeetan hilabetetan lanean aritu ondoren, “Abadiño Lagunkoia” taldeak diagnosi txostenarekin jarraitzea erabaki du. Horretarako, Abadiñoko kaleetan barrena ibiliko dira bertan dauden puntu lagunkoiak zein hobekuntza behar dituztenak zehazteaz gain, ekimena eta bertan egiten ari diren lana helarazteko.

Datorren apirilaren 25ean, arratsaldeko 5etan, “Abadiño Lagunkoia” taldeko kideek, herritarrak Matiena aparkalekutik abiatuko den ibilaldi horretan parte-hartzera bultzatzen nahi dituzte. Matiena auzoan ekingo diote ibilbideari ondoren Zelaieta eta Muntsaratz auzoetara mugitu eta Txanporta kultur etxeko behealdean amaiera emateko. Aktibitatearen amaieran ibilbidean zehar eduki diren inpresio desberdinak partekatuko dira kafe bat hartzen den bitartean.

Ane Beitia, Elgoibarreko Alkateak eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako Sailburuordeak, Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan,

Datorren ostegunean, apirilaren 19an arratsaldeko 18:00etan, “Portugalete Lagunkoia” proiektuaren aurkezpena egingo da Santa Clara kultur etxean.

Martxoaren 15ean, osteguna, Urretxuko herria bisitatu genuen bertako lagunkoitasun maila eta talde eragilea ezagutzeko.

 

Kanpezuko kuadrillako (Arabako Mendialdeko) udalerri arabarra, 2015eko azaroan batu zen Euskadi Lagunkoia ekimenera.

 

Euskadi Lagunkoiaren lan arloetako baten helburua merkataritza guneak eta enpresak gune lagunkoiagoan bilakatzea da.

Euskadiko herri eta hirietan egin nahi diren aldaketen erreferente garbia da Barakaldo. Gaur egun 42 merkataritza gune dira lagunkoitasunaren mugimendura batu direnak. Saltoki horiek, kontsiderazioaz gain, establezimendu lagunkoien zigilua jaso dute.

Banatutako guneen humanizazioan aurrera egiteko zein bezeroa fidelizatzeko modu bikaina da. Establezimendu lagunkoiaren helburua, bezeroa saltokian dagoen bitartean eroso sentitzea da.

Inguraldek (Aldapa 3 A, Barakaldo), martxoaren 22an, 15:00etatik 16:00etara ikastaro bat antolatu du mugimendu honetara batu nahi diren establezimendu eta merkataritza guneek establezimendu lagunkoien inguruan dituzten egonezinak partekatu eta aldi berean, informazioa jasotzeko.

Mugimendu honetara batzen diren merkataritza gune berriek, establezimendu lagunkoien zigilua jasotzeaz gain, Euskadiko saltokien mapan agertuko dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero idatzi ondorengo helbidera: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., edo deitu 944 789 402 telefono zenbakira.

Informazio gehiagorako