Lagunkoitasunaren inguruko beste bilera garrantzitsu bat egin zuten otsailaren 16an. Getxo Lagunkoiak sustatzen duen proiektuak erakutsi duen konpromisu eta dinamismoagatik beste guztientzako erreferentzia bilakatu da. 100 pertsonek hartu zuten parte bileran eta denen artean diagnosian jasotako puntuak hobetzeko 70 proposamen bildu zituzten. Behin hobekuntzak proposatutakoan, akzio plan bat burutu eta lehentasunak ezarri zituzten.

Aurkezpena Ana Leunda alkateak, Eguzki Txoko taldeko jubilatuek eta Matia Institutuko Ainara Tomasenak burutu zuten otsailaren 26an.

Eguzki Txokoko taldekideek Irura herri lagunkoien sarera atxikitzea proposatu zuten eta 2017. urtean udalak proiektua baimendu ondoren, herriko diagnosia egiten hasi ziren.

2018ko otsailaren 12an gauzatu zen atxikimendua.
OME eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politika Sailak sustatzen duten proiektuak 53 udalerri batu ditu jada.

Otsailaren 20an, Euskadi Lagunkoia sareari atxikitzeko hitzarmena sinatu zuten Ager Izagirre, Mungiako Alkateak eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako Sailburuordeak. Mungia Euskadi Lagunkoia sarera batu den 54. udalerria izan da.  

Getxoko Udalak Getxo Lagunkoia, pertsona nagusientzako Lagunkoitasun Plana sustatzea, 142.780€ko zenbatekoan esleitu du.

Getxo Lagunkoia taldeak 2018. urte honi ekiteko proiektuaren bigarren fasearekin jarraitu nahi du, hau da, Ekintza plana egin eta inplementatu nahi du.

Debagoienako Lagunkoi mugimendua sustatzeko, otsailaren 6an, Aretxabaleta, Eskoriatza, Bergara eta Antzuolako talde eta elkarte sustatzaileak bildu ziren. Mugimendu honen helburua, herri eta hiri desberdinak adineko pertsonekiko Lagunkoi bilakatzea da eta jardunaldi honek beste talde batzuk mugimendura batzeko balio izan zuen.

  • Inbertsio honi esker elkarteekin batera finantzatzen dira adinekoen zentroen mantentze-lanak, funtzionamendua eta ekipoak, baita adinekoen esku teknologia berriak jartzea eta euren bizimodua dinamizatzen duten jarduerak garatzea ere.

Lehen pausuak ematen ari diren programez eta ibilaldi osasuntsuez gain, Antzuola Langukoia taldea aurreko ostegunean bildu zen "establezimendu lagunkoia" proiektua martxan nola jarri ausnartzeko. 

 

Azkoitian hasi dira 2018ko lagunkoien topaketak. Asteazkenean herrian parte hartzeko dauden aukerak eta talde desberdinak identifikatu ziren, talde horien beharrak jasotzea izango litzateke hurrengo pausoa, prest daudenak parte hartu ahal izateko. Bestalde, otsailean emozioen inguruko ikastaroa jarriko da martxan.

Irura Lagunkoiako taldea Alkatearekin eta Udaletxeko zinegotziarekin bildu zen diagnosi txostenaren emaitza aztertzeko. Otsailaren 22an berriro elkartuko dira Irurako herritarrei emaitza horien berri emateko. 

 

Zaldibian urtarrilaren 16an egin zen diagnosiaren aurkezpenean, herritarrek egindako proposamen desberdinak aztertu zituzten Zaldibia lagunkoia talde motorreko kideek zein udaleko zinegotzi, Gizarte langile eta alkateak berak ere. Hemendik aurrera ekimenen plana diseinatzen hasiko dira datorren hiru urteetarako ekintzak zehaztuz.