Legazpi Lagunkoia lan taldeari diagnosi txostena aurkeztu zitzaion urtarilaren 16an burututako bileran. Bertan, aurreko bi urteetan egindako lanaren emaitzak aurkeztu ziren.  Inkesta zein herri-topaketetan landutako gaiak mahai gainean jarri ondoren,

  • Larrabetzuko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailek eta Besaiak eredu hau beste euskal udalerri batzuetara zabaltzea iradoki dute
  • Parte-hartzaileen profila honako hau da: 50 eta 60 urte bitarteko emakumea, jarduera fisikoa alde batera utzi zuena

Hilaren 10ean, Zestoako taldea herrian egindako inkestaren emaitzak aztertzeko elkartu zen.

62 lagunek eman diote erantzuna inkestari. Zestoarrek oso positiboki ebaluatu dituzte familia eta auzotarren arteko harremanak. Parkeak eta irisgarritasuna aldiz landu beharreko eremua direla diote.

Abadiño Lagunkoiak urtarrilaren 10ean, asteazkena, burutu zuen 5. diagnosi bilera, gizarte eta osasun zerbitzuak aztertzeko.

Beste behin, 50 herritar inguru elkartu ziren Abadiñoko egoeraz hitz egiteko, gizarte eta osasun zerbitzuetako alde positibo eta negatiboak mahai gainean jarriz, eta hobetzeko hainbat proposamen eginez.

Zestoako lantaldea azaroaren 22an, asteazkena, elkartu zen berriro ere diagnosiarekin aurrera jarraitzeko. 2017ko urtea bukatutzat eman dute eta hurrengo bilera datorren urteko urtarrilean izango dute.

Establezimendu lagunkoiak programaren barruan Barakaldoko dendetan edoskitze gelen sarearekin partekatu ditugu esperientziak, aurten 5 urte bete dituenak. 
Inguralde entitateak eraman du aurrera topaketa hau eta komertzio ezberdinetako 8 protagonistei errekonozimendu bat eman zaie ekimenean parte hartzeagatik. Bileran Ikusmer, Merkataritzako Euskal Behatokiak parte hartu du ere.

Irurako lan taldea kalera atera da herriko inguruneak aztertzera. Honekin bukatutzat eman dute diagnsoi fasea eta laster plana zehazten hasiko dira.

Legazpiko udalak “Establezimendu Lagunkoiak” ekimenenan parte hartutako 8 establezimenduei zigilua eman eta deskantsurako aulki bat oparitu zien dendan herritarren zerbitzura jarri dezaten. Gainera, diagnostikoa burutu berri dute Legazpin.

4 ikastaro egin dira dagoeneko Bizkaiko Barakaldoko herrian "Establezimendu Lagunkoiak" bultzatzeko eta bertako merkatariekin. 

42 establezimenduk daukate jada lagunkoitasunaren zigilua euren denda eta merkatal guneetan, adineko pertsonekiko abegikotasuna azaltzen dutela ziurtatzen dutena. 

Zarauzko herritarrak eta udala erabat murgilduta daude "Zarautz Lagunkoia" aurrera eramaten. Hainbat hilabetetako lanaren ondoren, diagnosiaren aurkezpena egin berri dute eta bilera berdinean herritarren ekintzak lehenetsi dituzte. 

Ibilbide seguruak  "Activa tu barrio" ekimenaren barruan sartzen dira, adineko pertsonen autonomian eragin zuzena duena. Ekimen honekin auzoetako leku garrantzitsuenetara ziurtasunez joan daitezke. Gainera, kirola egiteko balio duten zirkuituak dira. 

Urretxuko lantaldea azaroaren 23an, osteguna, elkartu zen Gizarte eta Osasun zerbitzuei buruz erreflexio amankomun bat burutzeko.

Hurrengo bilera abenduaren 21ean egingo dute, diagnosiaren azken gaiak lantzeko.

Aste honetan Abadiño lagunkoiaren diagnosi lana hasi gara jorratzen talde fokalekin lehen bileran. Bilera hasterako garaian herriko gobernu taldeko bi zinegotzik ongi etorria eman ziguten 46 pertsona bertaratu ziren. Kanpoan eta eraikuntza publikoetan egiten diren ekintzak aztertu genituen. Hurrengo bilera azaroaren 8an egingo dugu.