Abadiño Lagunkoiak urtarrilaren 10ean, asteazkena, burutu zuen 5. diagnosi bilera, gizarte eta osasun zerbitzuak aztertzeko.

Beste behin, 50 herritar inguru elkartu ziren Abadiñoko egoeraz hitz egiteko, gizarte eta osasun zerbitzuetako alde positibo eta negatiboak mahai gainean jarriz, eta hobetzeko hainbat proposamen eginez.

Establezimendu lagunkoiak programaren barruan Barakaldoko dendetan edoskitze gelen sarearekin partekatu ditugu esperientziak, aurten 5 urte bete dituenak. 
Inguralde entitateak eraman du aurrera topaketa hau eta komertzio ezberdinetako 8 protagonistei errekonozimendu bat eman zaie ekimenean parte hartzeagatik. Bileran Ikusmer, Merkataritzako Euskal Behatokiak parte hartu du ere.

Legazpiko udalak “Establezimendu Lagunkoiak” ekimenenan parte hartutako 8 establezimenduei zigilua eman eta deskantsurako aulki bat oparitu zien dendan herritarren zerbitzura jarri dezaten. Gainera, diagnostikoa burutu berri dute Legazpin.

Zein da kongresuaren inguruan duzun iritzia?

‘Buenas prácticas europeas en amigabilidad’ oso ondo antolatutako kongresua izateaz gain, bertako eta nazioarteko hizlariak bildu zituen.

Uda aurretik Azkoitiko etxeetan banatutako 5.500 inkestetatik, 591 jaso dira beteta. Galdeketa martxan jarri zen helburu batekin. Alegia, jakite aldera zenbateraino den Azkoitia herri lagunkoia pertsona nagusientzat. Proiektuak bilatzen duena da diagnosia egitea lanean bide zuzenetik jarraitu ahal izateko, herri lagunkoia eraikitzeko, zahartzaro aktiboa eta partaidetza sustatuz.

 

Aleksandra Markowska eta Katarzyna Ziemann, Poloniako Gdynia hiriko Gizarte Berrikuntzako Laborategiko arduradunek, azaroaren 15ean, Bilboko Guggenheim museoko auditorioan ospatu zen kongresuaren inguruan euren iritzia eman digute.

Urretxuko lantaldea azaroaren 23an, osteguna, elkartu zen Gizarte eta Osasun zerbitzuei buruz erreflexio amankomun bat burutzeko.

Hurrengo bilera abenduaren 21ean egingo dute, diagnosiaren azken gaiak lantzeko.

Asier Gallastegi, aholkulari sistemikoa, trebatzailea eta coach-a Korapilatzenen, bere iritzi eman digu azaroaren 15ean, Bilboko Guggenheimen ospatu zen «Lagunkoitasuneko jardunbide egokiak Europan» jardunaldiari buruz. 

Zestoako lantaldea azaroaren 22an, asteazkena, elkartu zen berriro ere diagnosiarekin aurrera jarraitzeko. 2017ko urtea bukatutzat eman dute eta hurrengo bilera datorren urteko urtarrilean izango dute.

  • “Ingurune fisikoak eta sozialak erabakigarriak dira pertsonak osasuntsu, independente eta autonomo egoteko zahartzaroan”

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “adinekoetara egokitzen diren hiriak eta erkidegoak egitea herritarren zahartzeari erantzuteko tokiko plangintza politiko eraginkorrenetakoa da”.

Irurako lan taldea kalera atera da herriko inguruneak aztertzera. Honekin bukatutzat eman dute diagnsoi fasea eta laster plana zehazten hasiko dira.

Zarauzko herritarrak eta udala erabat murgilduta daude "Zarautz Lagunkoia" aurrera eramaten. Hainbat hilabetetako lanaren ondoren, diagnosiaren aurkezpena egin berri dute eta bilera berdinean herritarren ekintzak lehenetsi dituzte. 

4 ikastaro egin dira dagoeneko Bizkaiko Barakaldoko herrian "Establezimendu Lagunkoiak" bultzatzeko eta bertako merkatariekin. 

42 establezimenduk daukate jada lagunkoitasunaren zigilua euren denda eta merkatal guneetan, adineko pertsonekiko abegikotasuna azaltzen dutela ziurtatzen dutena.