"Ermua, Pertsona Nagusiekin Hiri Lagunkoia" proiektu estrategikoko talde eragileak, modu aktiboan parte hartu du Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Egunean. 

Irune Muguruza Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak Euskadi Lagunkoira atxikitako udalerriak antzeko ekimenak sustatzera animatu ditu.

HelpAge Españak, azaroko boletinean, "Vivir más, vivir mejor" Nazioarteko III Foroari buruz hitz egiten du, irailaren 30ean, Bilbon ospatu zena. 

 Arabako Bastida herriak adinekoen aldeko eguna ospatu du azaroaren 18an.

Erabili eta botatzeko kamerekin egindako 800 argazkik osatzen dute erakusketa, eta ikusleengan gogoeta piztu nahi du, hiri berean bizi diren pertsonen adinak bertako espazioak ikusteko dugun modua nola baldintzatzen duen hausnar dezagun.

Lagunkotasunean-adituek bizikidetza-eredua aldatzea eskatzen dute, eta espazio publikoek gizarte-bizitzaren sortzaile gisa duten eginkizuna nabarmentzen dute. Artolazabalek merkataritzan, enpresan, hirigintzan edo gizarte-erakundeetan erabaki-postuetan daudenak animatzen ditu adinekoentzako ingurune lagunkoiak diseinatzen laguntzera.

Eneko Goia alkatearekin, Carmen Garmendiarekin eta Lide Amilibiarekin batera, Kursaalen “Lagunkoitasuneko Europako Jardunbide Egokien” III. jardunaldian parte hartu du. “Gure adinekoak ahaldundu behar dira, gizarte kohesionatua izateko, belaunaldien arteko etengabeko harreman batekin. Donostia Lagunkoia programaren "eredu arrakastatsua" Eneko Goiak nabarmendu du.

Azaroaren 13an, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Matia Institutuak antolaturiko "Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokiak Europan III Jardunaldia" burutuko da Donostiako Kursaal Jauregian. 

Urriaren 28an Euskadi Lagunkoia barruan txertatzen den Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariaren II. Edizioa ospatuko dugu. Entitate publiko eta pribatuek pertsona nagusientzako garatzen dituzten proiektu berritzaileak eta lagunkoitasunean oinarrituak kontuan hartzen dituena. 

Saria puntuazio onena duen proiektuari emango zaio. 3.000 euroko balioa duen bidai poltsa bat izango da, saritutako erakundeko hiru pertsonak lagunkoitasun-jardunbideren bat egiten duen erakunde edo entitateren bat bisitatzeko balioko duena. 

Sariaren oinarriak

Eskabidea

Bilboko Udaleko ordezkari talde batek Bartzelona bisitatu zuen zahartzearen inguruan garatzen ari diren ekimenak, programak eta ekintzak ezagutzeko.

 

2019-2020 ikasturte honetarako Getxoko udalak Zineadin programa eskainiko du, bigarrenez, RKE aretoan.

 

Lide Amilibia: “AGENDA NAGUSI adinekoekiko parte-hartze publiko-sozialaren ereduak UPV/EHUrekin dihardu elkarlanean, proposamen berriak ezagutzeko”. Parte-hartze foroa 120 ikaslerekin eta Hartu Emanak eta SECOT adineko elkarteetako kideekin burutu da.