Dakizuen moduan, 2018ko maiatzean, Romo Kultur Etxeko (RKE) hirugarren solairua zabaldu zuen Getxo Lagunkoiak.


Euskadi Lagunkoiatik Emakumeen Nazioarteko eguna ospatu nahi dugu adineko emakumezkoen egoera eta gaur egungo gizartean duten garrantzia erreibindikatzeko. Adineko emakumeez hitz egiten dugunean, dibertsitateaz hitz egiten ari gara, bizitzeko modu, errealitate eta behar desberdinak dituzten pertsonez zehazki. Hala eta guztiz ere, adineko emakumeen bizitzan badaude errepikatzen diren ezaugarri batzuk, zahartze prozesuan generoaren sozializazioak duen inpaktua adibidez.

 “Azkoitia Lagunkoia” ekimenak otsailaren 28an Azkoitian egindako diagnostikoaren emaitzak partekatu zituen herritarrekin, hainbat proposamen mahaigaineratuz herritar guztiak, eta bereziki, adin nagusiko pertsonak hobeto bizi daitezen.

Europako adineko pertsonekiko Ingurumen Lagunkoien akademiaren eginkizuna, AFEdemy laburbilduz, eskualdeko, bertako eta komunitateko agenteen gaitasunak handitu eta laguntzean datza, horrela, adineko pertsonekiko ingurumen lagunkoiak diseinatu, sustatu eta politikak, praktikak, lekuak eta programak kontrolatuz.

Beasaingo Udalak 2017 eta 2018an Establezimendu Lagunkoia ekimenenan parte hartu duten merkatari guztiekin ekitaldi bat antolatu du. Olaran okindegia, Y&S harriak eta osagarriak, Itoiz, Amalur ekodenda, Zubeldia harategia eta Goenaga aholkularitza dira Lagunkoia zigilua lortu dutenak 2018an.

Ekitaldi honetan, Estbablezimendu lagunkoia bezela identifikatzen dien zigilua emateaz gain abaniko eta lupa bat ere eman zaie establezimenduaren lagunkoitasun maila hobetze aldera. Era honetara Beasaingo Udalak proiektuarekin aurrera jarraitzeko borondatea azaldu du, herri lagunkoiago bat eraikitze aldera, bertako eragile desberdinekin lanean jarraituz.

Jo ezazu beraien webgunera informazio gehiagorako 

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak “Basauriren ahalegina eta udal-konpromisoa” aintzatetsi ditu, “udalerrian adinekoen bizitza errazteko eta hobetzeko eginkizunean”. Sailburuak, alkatearekin batera, “Basauri: hiri lagunkoia adinekoekin” proiektuan parte hartu du.

 

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “Euskadi, adinekoei Euskadi Lagunkoia proiektuan sustatzen den etengabeko ahalduntzeari esker bizi-baldintza onenak izan ditzaten ematen zaien arretaren aurreikuspena aintzat hartuta, Europar Batasunean zahartze aktiboan nagusi diren herrialdeetako bat bilakatu da”.


'Ermua, hiri adeitsua adinekoekin' izeneko proiektu estrategikoa finkatzen eta sendotzen saiatuko da aurtengo 2019an. 

 
“Piztu zure auzoa” proiektuak aurrera jarraitzen du, oraingo honetan, Gasteizko Koroatze auzoan.


Pasa den urtarrilaren 27an, Espainiako Hiri Lagunkoien Sarea osatzen duten Udalen II. Topaketa burutu zen Madrilen eta erkidego desberdinetako 13 aurkezpen burutu ziren bertan.

Ekitaldia Errota Kultur Etxean burutu zen eta 100 herritarretik gora bertaratu ziren. Udalarekin elkarlanean aritu dira txosten hau burutu ahal izateko.


Portugalete lagunkoiaren helburua, herritarren parte-hartzea sustatzea da udalerriko bizikidetza hobea izan dadin.