Datorren hilaren 28an Gipuzkoako Udalekin topaketa egingo da Donostian, Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmoa aurkezteko. Berbera egingo da hilaren 27an Amurrion, Arabako Udalei zuzenduta. Bi saio horietan Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmoaren arduradunak egongo dira, baita Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako ordezkaritza bat ere. Bi topaketetan proiektuaren gidaliburu operatiboa aurkeztuko da, non Udalek egitasmoa euren udalerrietan finkatzeko eman beharreko urratsak zehazten diren.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak eta Osasun sailak elkarlanean 'Zahartzaro aktiboa eta osasungarria izateko gida' argitaratu du. Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egtasmoaren funtsezko euskarri izango da gida hori.

Irakurtzeko eta gida une oro eskuragarri izateko, klikatu hemen.

Zientzien, Arteen eta Letren Euskal Akademiak, Jakiundek, "Zahartzaro Osasuntsua" izeneko jardunaldia antolatu zuen joan den ostiralean, urriaren 24ean, Donostiako Basque Culinary Center-en.

Oztoporik Gabe 2014 erakusketaren 5.edizioa hartuko du datozen egunotan -urriak, 17, 18, 19- Bilbao Exhibition Center guneak. Autonomiaren, irisgarritasunaren, Guztiontzako Diseinuaren, Enpleguaren, Parte-hartzearen eta Bizi-kalitatearen inguruko hausnarketa egiten duen erakusketa da, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte zabaliik egongo dena.

ESKURATU GONBIDAPENA!

Bilbao Exhibition Center-ek eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika sailak NAGUSI feriaren 18.ediziora gonbidatzen zaituzte. 

INPRIMATU GONBIDAPENA, sarreran aurkeztu, eta gozatu zahartzaro aktiboa bultzatzen duen ekimen eder honetaz!

Nagusi Feriarako gonbidapena

Enplegu eta Gizarte Zerbitzutako sailak aktiboki hartuko du parte Adineko Pertsonei zuzendutako Nagusi ferian, urriaren 17an, 18an, eta 19an BEC-en egingo dena. Eusko Jaurlaritzaren presentzia pisutsua izango da aurtengoan, izan ere, bere stand-era gerturatzen direnek informazioa, orientazioa eta aholkuaritza jasoko dituzte, teknologia berrian, elikadura praktikoaren, zahartzaro aktibo eta osasuntsuaren, afizioen sustapenaren, eta belaunaldien arteko elkarbizitzaren inguruan, besteak beste. Txoko horretan Adineko Pertsonak ez dira ikusle soilak izango, antolatutako jarduera guztietan, hala nola tailer praktikoetan, parte hartzeko parada edukiko baitute.

Lide Amilibiak, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Zuzendariak, eta Osasun Publikoko Zuzendari den Miren Dorronsorok "Osasunaren topaguneak" jardunaldian hartu zuten parte, non zahartzaro aktiboaz hitz egin zen. Testuinguru horretan, Lide Amilibiak Euskadi Lagunkoia Sustraietatik ekimena aurkeztu zien bertaratu ziren guztiei, hots, EAE-n zahartzaro aktiboa sustatzeko abian jarri den proiektua.

Arrakasta izugarria izan zuen Kilometroak Lagunkoia ekimenak, euskararen alde Orion egin zen jaialdian. 2014ko antolatzaileekin elkarlanean garatu da Kilometroak Lagunkoia, haiek herritar guztiak kontuan hartuta herri bat/jai bat eraikitzeko ideiari jarraiki. Adineko pertsonen behar eta gaitasunetara egokitutako ibilbidea lantzeaz gain, zirkuituari balio-erantsi bere bat eman nahi izan zitzaion. Hala, Orioko adineko pertsonen eskutik herriko istorio, esamolde eta anekdotak jaso eta bildutako bizipenekin ibilbidean zehar ikusgai izan ziren hamar informazio panel ikusgai izan ziren.

Goiena hedabide taldeak Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunaren baitan Euskadi Lagunkoiak Sustraietatik egitasmoari eman zion lehentasuna bere astekarian. Proiektua aurkeztu ez ezik, Aretxabaletan egiten ari diren lana balioan jarri zuten. Bestetik, ikuspegi instituzionala baliatzeko, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako zuzendari den Lide Amilibia elkarrizketatu zuten. "Nahi ditugu eskaini beste espazio batzuk,euren ekarpena egin dezaten", azpimarratu zuen Amilibiak.

Adineko Pertsonen testuinguruaren baitan, Euskadi Lagunkoia Sustraietatik proiektuaren sustatzaile den Eusko Jaurlaritzaren izenean,Jon Darpón Osasun Sailburuak eta Juan Mari Aburtu Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuak, adierazpen instituzional bat argitaratu dute Euskadi Lagunkoiaren blog ofizialean. Eusko Jaurlaritzak bat egiten du horrela zahartzaro aktiboaren aldeko nazioarteko egun honekin. Gogora dezagun Euskadi Lagunkoia Sustraietatik nazioarteko hiri eta komunitate lagunkoien sarean sartuta dagoela.

Maite Pelaez, concejal de Servicios Sociales del Ayuntamiento de Hondarribia

"Es importante concienciar al ciudadano sobre las necesidades que podemos tener en las diferentes etapas de nuestras vidas"

Idiazabalgo Udala 2014ko ekainean atxikitu zen Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmora. Hala sortu zen Idiazabal Lagunkoia. Orain, Gipuzkoako udalerri honek ikasturte berriari ekimen lagunkoiak abian jarriaz ekingo dio. Emango duten lehenengo urratsa: idiazabaldarrei Idiazabal Lagunkoia zer den eta zein helburu dituen azaltzea.