Datorren ostiralean, maiatzak 19, irekiko da Udalak sustatutako Getxo Lagunkoia +60 Zahartze Aktiboko programaren barruan, ekainean, uztailean eta abuztuan Romo Kultur Etxean izango diren tailerretarako izena emateko epea.

Andoaingo herrian ibilaldi lagunkoiak burutzen dituzte "Ibili Andoain" izenburupean. 

Arantxa González Zumarragako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko zinegotzia da. Euskadi Lagunkoiaren "Elkarrizketak/Entrevistas" atal berri honetan ELKARZAINDUZ programari buruz galdetu diogu. 

Elkarrizketa grabatua ikusi

«Elorrio Lagunkoia Txantxibiri» talde eragileak udalerriaren erradiografia egin du lagunkoitasun-diagnostikoan.

Zortzi boluntariok osatzen dute ekimen honen talde eragilea eta adin nagusiko auzotarrentzat udalerri irisgarriagoa eta abegitsuagoa sortzeko lan egiten dute.

Isabel II erreginak Lekeitio bisitatu zuenean egindako ibilbidea egin zuten parte hartu zuten 70 pertsonek.

Durangaldeko Mankomunitateak mendekotasuna duten adinekoentzako eguneko arreta-zerbitzu pilotu bat jarriko du abian Abadiñon datorren maiatzean. Zerbitzuak proba-banku gisa jardungo du, ondoren eskualdeko udalerri guztietara zabaltzeko. Baliabide berri horrek, hasiera batean, maiatzetik azarora arte funtzionatuko du (abuztua izan ezik), astean lau egunetan, astelehenetik ostegunera, 10: 30etik 13: 30era, San Trokaz Elkartearen lokaletan.

Donostia Lagunkoiak 10. urteurrena ospatu du. Horretarako, martxoaren 23an, talde eragiletik pasa diren 80 pertsona elkartu dira hamarkada honetan emandako aurrerapausoak aztertu, egungo egoera analizatu eta etorkizunera begira nolako Donostia nahi duten hausnartzeko. Eva Salaberria, Donostia Lagunkoieko koordinatzailea, elkarrizketatu dugu ekimenaren gakoak ezagutzeko.

Santa Maria Ikastetxeko ikasleek adinekoekin eta mugikortasun urriko pertsonekin elkarlanean jarduten dute udalerriaren irisgarritasuna aztertzeko eta Udalari aurkeztuko dizkioten proposamen batzuk idazteko.

Aintzatetsitako establezimenduek sentsibilizazio-tailer batean parte hartu dute, adinekoen beharrei erantzuteko eta guztientzat kalitatezko zerbitzua emateko Ermua, Hiri Adeitsua Adineko Pertsonekin proiektuko talde eragileko kideek Lagunkoiak gara zigiluak eman dizkiete udalerriko 17 establezimenduri.

Donostia aitzindaria izan da hiriko lagunkoitasunaren kontzeptua sustatzen. Aurtengo ekainean hamar urte beteko dira Boulevardean lehen aldiz elkartu zirenetik. Topaketa horretan, adinekoekin Donostia lagunkoiagoa lortzeko oinarriak finkatu ziren.

300 elkarrizketa baino gehiago izan dituen prozesu parte-hartzaile baten bidez, ikusi da kolektibo hori ez dela seguru sentitzen argiztapen, garbitasun edo irisgarritasun eskasagatik.