2015eko martxoaren azken astean Zumarragako diagnosia aurkeztu zitzaion Udaleko Alderdi Politikoen Batzordeari Zumarraga Lagunkoia ekimenaren baitan. 

Ezagutu Zumarragaren lagunkoitasunari buruzko diagnosia hemen

Joan den martxoaren 24ean Rivadellosan diplomen banaketaren eta Añanako Koadrila Lagunkoia egitasmoan parte hartzen duten udalerrien diagnosiaren aurkezpen ekitaldia egin zen. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuordeak, Iñigo Pombok, eta Añanako Koadrilako presidentak, Maria Rosario Mardonesek, diplomak banatu zizkieten proiektuaren partaide diren udalerrietako ordezkariei. 

¿Nork ez du bere autoa senitarteko, bizilagun edo lagun batekin partekatu? Azken urteotan ohitura horiek gutxitzen joan dira, auto-kopurua eta irabazi ekonomikoak areagotuz joan diren heinean. Egun bizi dugun krisiaren baitan gizartek erronka berriak aurkezten ditu, eta horien artean autoaren erabilpenean aldaketa nabarmena aurreikusten da. 

Zahartzaroaren Nazioarteko Federazioak  (International Federation on Ageing, IFA) gidaliburu bat plazaratu berri du, munduko hiriak eta komunitateak adineko pertsonekin lagunkoiak nola izan daitezkeen azaltzen duena. 

Zahartzaro aktiboan aditua eta ekimena New Yorken finkatzeaz arduratu zen Ruth Finkelsteinek elkarrizketa bat eskaini du, non, besteak beste, hiri edo komunitate baten lagunkoitasuna neurtzeko erabakiorrak diren alderdiak zenbatzen eta uztartzen dituen. 

Age-Friendly Cities and Communities (AFCC) ekimenak mintegi digital bat antolatu du ekimenera atxikituta daude hiri eta komunitateei zuzendua, Euskadi Lagunkoia Sustraietatik kasu. Gure proiektuak aktiboki hartuko du parte ikastaro on-line honetan.  

Gipuzkoako zerbitzu eta premia sozialen errealitatearen inguruko difusio eta azterketarako gune bat Beagi, Gipuzkoako Gizarte Beatokia. 

Datorren martxoaren 24an emaitzen aurkezpen ekitaldia egingo da. Ekitaldi horretan Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmora atxikituta dauden herriei diplomak emango zaizkie. 

Euskadi Lagunkoiak Empoderalive Nazioarte Sinposioan hartuko du parte. Malagan egingo da datorren martxoaren 17 eta 18 bitarte eta nazioarteko hizlari anitz bilduko ditu. Matia Fundazioko soziologa den Elena del Barriok Euskadi Lagunkoia 'Sustraietatik' egitasmoari buruz hitz egingo du. Nabarmentzekoa da halaber nazioarte mailan entzutetsuak diren hizlariak izango direla bertan, hala nola,   como Ndaba Mandela, Cofundador y Copresidente de laAfrica Rising Fundazioko lehendakari-ordea edota Michael Anti (Zhao Jing), Txinako kazetari eta blogger politiko ospetsua.

Donostiako Udalak lan tailer bat antolatu du datorren martxoaren 24rako, Nola lortu ditzakegu gure hirian pertsonentzat atseginagoak diren eremuak, adineko pertsonen beharrak ere kontutan hartuz? izenburupean. 
Ekimena Aieteko Topalekuan egingo da, 10:00etatik 12:30era (Aieteko Pasalekua, 85. Aieteko Topalekua eraikina).

Euskal Herriko Unibertsitateak Zahartzaro aktiboari buruzko jardunaldi bat antolatu du datorren martxoaren 25erako, Bilboko Enpresaritza Eskolan.

 Jardunaldiaren helburua da Euskal Autonomi Erkidegoan dauden zahartze aktiboko programak ezagutaraztea unibertsitateko ikasleei eta gizarteari
orohar. Osasunaren sustapena eta gaixotasunaren prebentzioa, baita zahartze osasuntsua sustatzen duten eta era berean, aurkikuntza oinarrizkoenak
erabilpen kliniko bihurtuz, terapia eta metodo berriak garatuz eta balioztatuz lan egiten duten interbentzio programak ezagutarazi nahi dira.

Ordiziak dagoeneko udalerriko adineko pertsonenganako lagunkoitasun maila neurtzen duen diagnosi bat du. Herriko bizilagunek adineko pertsonekiko duten tratua eta beste hainbat arlotan zahartzaro aktiboa bultzatzen duten neurrien inplantazio maila neurtzen du dokumentu horrek. Diagnosi horretatik abiatuta, zahartzaro aktiboa bultzatzeko politikak garatzea da helburua, hirigintza, hezkuntza, garraioa, merkataritza edota komunikazioa bezalako esparruetan, besteak beste.

kontsulatu diagnosia hemen.