ERRESERBATU SARRERA

 

2017ko azaroaren 15ean, Bilbon (Guggenheim museoko Auditorioan) ospatu zen lehen jardunaldi arrakastatsuaren ondoren, datorren irailaren 14an, “Lagunkoitasuneko jardunbide egokiak Europan” II Jardunaldia ospatuko da Gasteizko Europa jauregian, goizeko 9:30etan hasi eta 13:30ak arte.

Itsaso Bengoetxea, Igorreko Bizi Batzordea ekimeneko taldekidea, izango da egindako lana aurkezteaz arduratuko dena abuztuaren 8an

Igorrek, herrian garatu duten Euskadi Lagunkoia proiektua aurkeztuko du abuztuaren 10ean Toronton burutuko den Nazioarteko Kongresuan.

 

Euskal biztanleriaren % 13,4 boluntario-lanetan ari da hirugarren sektoreko erakunderen batean; estatuan proportzioa % 8,5 da

  • Gainera, ia hamar euskal herritarretatik lau (% 38,9) erakunderen bateko bazkideak edo afiliatuak dira; gehienak hirugarren sektoreko erakundeetan
  • 2017-2020 aldirako Boluntariotzaren Euskal Estrategiak hamabost erronka, hamar behar, zazpi helburu eta lau ildo estrategiko definitzen ditu

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek azaldu duenez, euskal biztanleriaren %13,4 boluntario- lanetan ari da hirugarren sektore sozialeko erakunderen batean. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak EAEko boluntariotzari eta parte-hartze sozialeko beste era batzuei buruzko datu kuantitatiboak eta alderdi kualitatiboak biltzeko bultzatu duten ikerketaren datu garrantzizkoenak ezagutzera eman ditu sailburuak.

% 13,4 horrek esan nahi du gora egin duela 2012. urteko datuen aldean (orduan boluntarioak %8,6 ziren). Ehunekoa, gainera, estatu osoan erregistratutakoa baino handiagoa da (% 8,5). Azterketak adierazten duenez, gainera, biztanleriaren % 10 boluntario izan da iraganean erakunderen batean eta euskal herritarren % 22 inguru prest daude etorkizunean boluntario izateko. Sailburuaren iritziz, “datuek berretsi egiten dute gure herri eta auzoetan antzematen dena, hots, euskal gizartea inplikatuta dagoen gizartea dela, guztion onerako konpromisoak eta erantzukizunak hartzen dituena, eta boluntariotza goraka ari dela”.

Sailburuak azterketa horren argitalpena baliatu du “euskal herritar asko eta askoren parte-hartze altruistak, antolatuak eta solidarioak betetzen duen ezinbesteko rol soziala” nabarmentzeko.

Beren borondatez ordaindu gabeko denbora hirugarren sektorekoak ez diren erakundeetan —hala nola sindikatuak edo lanbide-elkargoak, parrokiak edo erlijio-zentroak edo alderdi politikoak— laguntzeko erabiltzen duten pertsonak kontuan hartzen baditugu, euskal biztanleriaren % 5,6 gehitu behar dugu. Hortaz, ia bost lagunetatik batek (% 19) boluntario-lanak egiten ditu gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan.

Parte-hartze sozialeko beste era eta adierazpide batzuei buruz bildutako datuek, era berean, “neurri handian parte hartzen duen eta konpromiso sozial handia duen” biztanleriaren profila eskaintzen digute, sailburuak nabarmendu duen moduan. Nabarmendu duenez, “ia hamar lagunetatik lau (% 38,9) erakunderen bateko bazkideak edo afiliatuak dira”. Izan ere, ia hirutik bat hirugarren sektoreko erakunderen bateko kide da (% 29,3) eta % 13,9 sindikatu edo lanbide-elkargoren batean afiliatuta daude.

Horrez gain, “euskal biztanleen erdiek baino gehiagok (% 55,4) adierazi dute azken urtean erakunderen bati ekonomikoki lagundu diotela eta gehienek hirugarren sektoreko erakundeekin egin dute (%47,5)”, nabarmendu du Artolazabalek.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak azpimarratu duenez, gainera, “biztanleen % 13,4k laguntza desinteresaturen bat eman ohi diote, premia puntual bati erantzun gabe, beren familiaren ingurukoa ez den norbaiti”. Gehienetan hirugarrenak zaintzeko laguntzak izaten dira (biztanleen % 4,3k egin ohi dute), baita lagun egitea eta bisitak egitea ere, hala nola norbaitekin erosketa edo kudeaketaren bat egiten laguntzera joatea, medikuarenganako bisitetan laguntzea eta abar (% 4,2).

2017-2020 aldirako Boluntariotzaren Euskal Estrategia

Bestalde, sailburuak 2017-2020 aldirako Boluntariotzaren Euskal Estrategia nabarmendu du, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak joan den urrian onartua. “Forma xumea du, baina sakonean handizalea da, lan eta analisi partekatu bat duelako oinarri moduan, sinergiak sortzen jarraitzera, lehentasunak identifikatzera eta ahaleginak eta baliabideak optimizatzera bideratua”.

Estrategiak hamabost erronka, hamar behar, zazpi helburu eta lau ildo estrategiko definitzen ditu: ekintza boluntarioarekiko sentikorra eta aktiboa den herritartasuna eraikitzea; elkarte sare dinamiko baten garapena, ekintza boluntarioaren eta parte-hartze sozialaren erronka berriei erantzuna emateko gai izango dena; boluntariotzaren eta partaidetzaren fenomenoen ulermena normalizatzea, jendarte eta komunitate eginkizuna nabarmenduz eta berau bultzatzen duten jendarte eragileen giltzatze eta koordinazio esparruak indartuz; eta, jendarte eta politika eragina izateko gaitasuna duen jendarte sarea bultzatzea.

Boluntariotzaren Euskal Estrategia dokumentua deskargatu

 

Azkoitia Lagunkoia, Euskadi Lagunkoia barruan sartzen den ekimena (OMEk eta Eusko Jaurlaritzak bultzaturikoa) eta Azkoitiako Udalak aktiboki parte hartzen duena,


Maiatzaren 23 eta 25 artean, Euskadi Lagunkoia taldeak, akzio planaren inguruko 3 formazio tailer egin zituen Urretxu, Basauri eta Durangon, 20 udalerritako 50 pertsona eragilek hartu zuten parte.


Lau urte joan dira Gobernu Batzarrak, 2014ko ekainaren 13an, Donostia Lagunkoia Hiri Plana onartu zuenetik. Harrez geroztik, bai Donostia Lagunkoia bai hiria bera aldatuz joan dira, Plana Donostiaren eraldaketara eta bizi dituen errealitate berrietara egokituz.


Pasa den maiatzaren 16an, 2 akzio burutu ziren. Goizean zehar, talde desberdinen arteko topaketak antolatu ziren Azkoitian

Aste honetan zehar, Barakaldoko saltoki txikiek aulki bat aterako dute kalera adineko pertsonak bertan eseri eta dendako gertutasun eta tratu pertsonalizatua bezalako balioak ezagutu ditzaten.

Maiatzaren 18an, Emilio Sola, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak, “Eraikuntza sozialean adineko pertsonek parte hartzearen garrantzia” Mahai psikosozialean