•  Zahar eta Gazte elkartea sortu da, Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoetako irakasle erretiratuen elkartea
  • Elkarteko kideen eskarmentua oinarri hartuta, Lanbide Heziketako ikastetxe, irakasle eta ikasle ekintzaileekin lanean aritzea dute helburu

Gertutik ezagutu eta bizi izan dute Euskadiko Lanbide Heziketak azken hamarkadetan izan duen aldaketa. Maiz, eraldaketa hori bizkortzen lagundu duten eragile aktiboak izan dira eurak. Lanbide Heziketan bete dituzten irakasle edo zuzendari zereginetatik dagoeneko erretiroa hartuta egonik ere, jakitun dira urteetan hartu duten esperientzia eta ezagutza guztia beharrezko direla oraindik ere ikastetxe horietan, eta emateko asko daukatela. Horregatik, euskal Lanbide Heziketako erretiratu talde batek Zahar eta Gazte elkartea sortu du, Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoetako irakasle erretiratuen elkartea. Erretiroa hartu ondoren ere Lanbide Heziketako ikastetxeekin nahiz bertako irakasleekin elkarlanean jarraitzea dute helburu, bai eta euren enpresa sortzeko pausoak ematen ari diren ikasle ekintzaileei laguntzea ere. Erreminta ondo egokia dute horretarako: urteetako esperientzia.

zahar eta gazte

Nola neur daiteke lagunkoitasuna? OMEk "HIRIETAKO PERTSONA HELDUEN EGOKITZAPEN GRADUAREN NEURRIA" dokumentua aurkeztu du Kobeko Zentroko ekipoak egina. 

Dokumentua ikusi

 

donostia farmaciaGuztira Donostiako 18 farmazia dira dagoeneko “Farmazia Lagunkoia” ekimenera gehitu direnak.

Guztira Donostiako 18 farmazia dira dagoeneko “Farmazia Lagunkoia” ekimenera gehitu direnak, OMEren Hiri Lagunkoiak ekimenaren esparruan sortu zen proiektu berri bat da eta Donostia 2008an sartu zen horretan zahartze aktiboa sustatzeko eta adinduen bizi-kalitatea hobetzeko konpromiso sendoarekin.

 

2015. urtean Azpeitiako Antxieta Arkeologi Taldeak 50 urte bete ditu. Bere lanaren testigantza uzteko, Azpeitiako Udalak "Antxieta Arkeologi Taldea, 50 urte lanean gozatuz" liburua argitaratu du. 

Pasarterik esanguratsuenetarikoa Ekaingo aurkikuntza da, 1969ko uztailaren 1ean izan zena eta Euskal Herriko gertaera arkeologiko eta kulturalik garrantzitsuenetarikoa izan dena. Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal izan ziren Ekain aurkitu zutenak. 

Lehenengoa 1983an hil zen eta Rafael Rezabal, 84 urterekin, oraindik jardunean jarraitzen du. 

Hunkigarria da benetan Ekaingo aurkikuntzari buruzko bere testigantza. 

ekainrafa

Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak eta Xabier Txurruka alkateak, Miren Letamendia Zinegotziarekin akordioa sinatu zuten. Herriko helduen partehartzea sustatzeko asmoz.

zarautz

Udalak hainbat konpromiso hartu du: parte hartze prozesuak bultzatzekoa, herritarren bizi kalitatea hobetzeko hainbat alorretan aldaketak egitekoa; adineko pertsonek herrietan ongizatea sortzeko duten gaitasuna baliatzekoa eta baita ekimen lagunkoien sare bat sortzekoa ere. Osasunaren Mundu Erakundeak finkatutako metodologia eta lau faseko zikloa—plangintza, ezarpena, ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza— jarraituko du udalak, Gizarte Zerbitzuetatik gidatuta.

Aurreko asteazkenean, abenduaren 16an, Gipuzkoako hainbat herrietako ordezkarien Euskadi Lagunkoia programari buruzko bileran parte hartu zuten, ekimena gertutik ezagutzeko. 

Bertaratu ziren herriak ondorengoak izan ziren: Beasain, Legazpi, Ormaiztegi, Irura, Urretxu, Antzuola eta Zumarraga.

Balantzea oso positibotzat jo zuten bertaratu ziren ordezkariek, Euskadi Lagunkoia geroz eta barreiatugoa baitago eta bere baitan gordetzen dituen praktika lagunkoiak geroz eta zabalduagoak baitaude. 

Ezagutu ezazu Udalerrietan erabiltzeko eta ezartzeko gida praktikoa bere gako guztiekin. 

zumarragabi

 

Brasilen, urriaren 21 eta 22an egin zen "Age-Friendly Initiatives: Beyond Cities and Communities" Foroan munduko hainbat herrialdeetako esperientzi lagunkoiak ezagutu ahal izan ziren. 

Batzar honetan Euskadi Lagunkoiaren "Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida praktikoa" ezagutzera eman ahal izan zen modu internazional batean, eta oso harrera ona eduki zuen. Elkarteratze hauek herrialde ezberdinetako profesionalek beraien herrialdeetan aurrera ateratzen ari diren proiektuak ezagutarazi, ikasi eta partekatzeko balio dute, ondoren beraien herrialdeetan martxan jartzeko. 


Euskadi Lagunkoia proiektuak, eta gidak zehazki, Australiako Unley hiriko arduradunei biziki deitu zien atentzioa beraien herrialdean praktikan jartzeko. Hain harrera ona eduki du, ingelesera itzultzeko ardura hartu zutela eta ondoren internazionalki zabaltzeko. 

Hemen gida ingelesez

portadaguiaingles

Beasaingo Udalak Beasain Lagunkoia, sustraietatik programa martxan jarri du Matia Fundazioaren laguntzarekin. Helburua honakoa da: "Adineko pertsonen parte hartzearekin, adineko pertsonentzako Beasain hobe bat eraikitzea eta herrian bertan zahartzeko aukera izatea". Osasunaren Mundu Erakundeak 2005an hasitako programa da eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak ere Euskadi Lagunkoia Sustraietatik izenburupean martxan jarri zuen.

Ikerketa honen helburu nagusia hau da: gizarte-politiken planifikatzaile eta arduradunei informazio zehatza eta eguneratua ematea, Euskadiko 55 urteko eta gehiagoko biztanleen bizi-baldintzei (familiarrak, banakakoak eta ingurukoak) buruz. Halaber, Euskadiko adineko pertsonen errealitateari buruzko informazioa bildu eta sistematizatu nahi da, eta errealitate horren berri eman; horretarako, biztanleria-talde horri dagokion alderdi-sorta handia hartu da aintzat.

Zahartze Aktiboko Euskal Estrategia 2015-2020ek Euskal Instituzioei erronka demografikoari errespontsabilitatez aurre egiten lagunduko digu. Ikerketa honen helburu nagusia hau da: gizarte-politiken planifikatzaile eta arduradunei informazio zehatza eta eguneratua ematea, Euskadiko 55 urteko eta gehiagoko biztanleen bizi-baldintzei (familiarrak, banakakoak eta ingurukoak) buruz. Halaber, Euskadiko adineko pertsonen errealitateari buruzko informazioa bildu eta sistematizatu nahi da, eta errealitate horren berri eman; horretarako, biztanleria-talde horri dagokion alderdi-sorta handia hartu da aintzat.

Ikusi ikerketa