Kanpezuko kuadrillako (Arabako Mendialdeko) udalerri arabarra, 2015eko azaroan batu zen Euskadi Lagunkoia ekimenera.

Martxoaren 22an ospatu zen Barakaldoko Euskadi Lagunkoiaren 5. Jardunaldia, topaketa honetan, 7 establezimendu lagunkoi berri batu ziren.

Matia Institutorekin batera zahartuz doazen pertsonentzat bizitzeko ingurune errazak sortzen laguntzen duten lagunkoitasuneko jardunbide berritzaile eta eraginkorrak ezagutarazteko.

 

Matia institutuak, Euskadi Lagunkoia koordinatzeaz arduratzen den entitateak, Manchesterreko Unibertsitatean antolatu den eta “Ageing in an Unequal World Shaping Environments for the 21st Century”

Martxoaren 15ean, osteguna, Urretxuko herria bisitatu genuen bertako lagunkoitasun maila eta talde eragilea ezagutzeko.

Abadiño herriko lagunkoitasun maila hobetzeko ibilbidea 2017ko maiatzean hasi zen. Hori aurrera eraman ahal izateko “Abadiño Lagunkoia” talde eragilea sortu zen eta ekimenaren inguruan modu kementsu zein dinamikoan lan eta lan aritu dira ordutik.

Galdetegi eta foku taldeetan hilabetetan lanean aritu ondoren, “Abadiño Lagunkoia” taldeak diagnosi txostenarekin jarraitzea erabaki du. Horretarako, Abadiñoko kaleetan barrena ibiliko dira bertan dauden puntu lagunkoiak zein hobekuntza behar dituztenak zehazteaz gain, ekimena eta bertan egiten ari diren lana helarazteko.

Datorren apirilaren 25ean, arratsaldeko 5etan, “Abadiño Lagunkoia” taldeko kideek, herritarrak Matiena aparkalekutik abiatuko den ibilaldi horretan parte-hartzera bultzatzen nahi dituzte. Matiena auzoan ekingo diote ibilbideari ondoren Zelaieta eta Muntsaratz auzoetara mugitu eta Txanporta kultur etxeko behealdean amaiera emateko. Aktibitatearen amaieran ibilbidean zehar eduki diren inpresio desberdinak partekatuko dira kafe bat hartzen den bitartean.

  • Aholkuak eta urratsak eskaintzen dituzte, kostu txikikoak edo doakoak, adin nagusiagokoen irisgarritasuna eta arreta hobetzeko
  • Halaber, gidaren 41.650 liburuxka zabaldu dira, hiru lurraldeetan dauden 833 farmazietan
  • Gida 2015ean argitaratu zen, Alzheimerraren Euskadiko Federazioko elkarteekin lankidetzan
  • Farmazia Lagunkoiei buruzko bideoa ikusi

Datorren ostegunean, apirilaren 19an arratsaldeko 18:00etan, “Portugalete Lagunkoia” proiektuaren aurkezpena egingo da Santa Clara kultur etxean.

Noiz batu zineten Euskadi Lagunkoia sarera?

2015eko azaroan batu zen Kanpezuko Udala Euskadi Lagunkoia proiektura. 2016. urtean zehar, bi eztabaida zein lan talde osatu ziren. Lehenengo taldea, aire libreko eremuak eta eraikuntza publikoak ikertzeaz arduratu zen. Bigarrenak berriz, parte-hartzea eta gizarte-ehuna (enplegua, gizarte inklusioa, komunikazio zein informazioa eta gizarte eta osasun zerbitzuak) aztertu zituen. 2017. urte amaieran bestalde, galdetegi lagunkoia banatu zen herriko adineko pertsonan artean. Gutxi gorabehera, 200 bat inkesta banatu ziren. Horrez gain, herriko elkarte, erakunde eta eragileen artean ere banatu zen beraien iritzia biltzeko.

Gaur egun, Matia Fundazioko teknikoak, jasotako informazio guztia aztertzen ari dira eta hori amaitzean, hobekuntzen proposamenez beteriko diagnosi txostena egingo da.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak, SIIS, Dokumentazio egoitza eta Eguia-Carega fundazioko ikerketarekin batera, ondorengo ikerketa hau argitaratu zuen: “Junio 2017 / ACTIVACIÓN COMUNITARIA Y SOLIDARIDAD VECINAL / Tendencias y buenas prácticas...”

 

Euskadi Lagunkoiaren lan arloetako baten helburua merkataritza guneak eta enpresak gune lagunkoiagoan bilakatzea da.

Euskadiko herri eta hirietan egin nahi diren aldaketen erreferente garbia da Barakaldo. Gaur egun 42 merkataritza gune dira lagunkoitasunaren mugimendura batu direnak. Saltoki horiek, kontsiderazioaz gain, establezimendu lagunkoien zigilua jaso dute.

Banatutako guneen humanizazioan aurrera egiteko zein bezeroa fidelizatzeko modu bikaina da. Establezimendu lagunkoiaren helburua, bezeroa saltokian dagoen bitartean eroso sentitzea da.

Inguraldek (Aldapa 3 A, Barakaldo), martxoaren 22an, 15:00etatik 16:00etara ikastaro bat antolatu du mugimendu honetara batu nahi diren establezimendu eta merkataritza guneek establezimendu lagunkoien inguruan dituzten egonezinak partekatu eta aldi berean, informazioa jasotzeko.

Mugimendu honetara batzen diren merkataritza gune berriek, establezimendu lagunkoien zigilua jasotzeaz gain, Euskadiko saltokien mapan agertuko dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero idatzi ondorengo helbidera: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., edo deitu 944 789 402 telefono zenbakira.

Informazio gehiagorako

 

OMEk zabaldutako, adineko pertsonen zahartze aktibo eta osasuntsua sustatzen dituzten etxebizitza lagunkoien esperientziaren inguruko Innovation@Home lehiaketari dagokionez (Newsletterrean ere agertzen da), zuen proposamenak gaztelaniaz bidali daitezkeela jakinarazten dizuegu. Proposamenak bidaltzeko epea apirilaren 4an amaitzen dela gogorarazi nahi dizuegu.

 

Newsletterra deskargatu

 

Jose María Macías, Santokraz Elkarteko eta Abadiño Lagunkoiako kidea da. Elkarrizketa honetan Abadiñon aurrera eramaten ari diren ekimenen berri eta etorkizunera begira diseinatzen ari direnak azaldu dizkigu beste gai askoren artean. 

Zein helbururekin batu zarete Euskadi Lagunkoia taldera?

Euskadi Lagunkoiak, gure lagunkoitasun proiektua aurrera eramateko orientazio eta sostenguaz gain, gure esperientzia eta bizipenak beste herri batzuekin partekatzeko aukera ematen du.

Zein pauso eman dituzue orain arte?

Proiektuaren inguruko informazio guztia bildu eta antolatu ondoren, Abadiño gure herriko pertsona helduen 2 elkarteak batu ginen proiektuaren nondik-norakoak zabaldu eta horren inguruan ezjakintasuna zuten partaideak sarera batzeko. Horren aurretik Udaletxearekin kontaktuan jarri, proiektua azaldu eta beraien feedbacka positiboa zela ikusi genuen.

Ideia gehiago hedatzeko, beste herrietako adituekin elkartu ginen beraien esperientzia nolakoa izan zen kontatzeko.Bestalde, Aldundiko Pertsona Helduen Kontseiluak babesten duen herri lagunkoien taldearen laguntza ere izan genuen. Bildutako informazio guzti horrekin, hasierako proiektua idatzi eta talde eragilea osatu genuen.