Elurtea dela eta, Otsailaren 28rako aurreikusita zegoen foku-taldeen bilera atzeratu egin behar izan zen, azkenean Martxoaren 7an ospatu zelarik.
Negu honetan gogor ibili den gaixotasunak jota batzuk eta egun aldaketaz nahasturik beste batzuk, hutsune batzuk egon arren, jende berriak ere parte hartu zuela esan behar lantaldeetan.
Mahai desberdinetan emandako eztabaidak interesgarriak eta irekiak izan ziren, beti bezala. Saio hauetan jorratzen ari diren gaiak batez ere giza ikuspuntua dute, hala beste batzuren artean errespetua, inklusioa edota herrian eskaintzen diren ekintzetan partehartzea. Pertsona Nagusien giza irudiaz hitz egin da eta berauetaz jarduterakoan estereotipoetara jotzeko dagoen arriskuaz, bertan bildutakoen ustez behintzat errealitatea komunikabideetan eta gizartearen iruditerian sarri azaltzen dena baino konplexuagoa eta pluralagoa baita.
Bai kafe atsedenaldiko eta bai bukaerako solasaldietan sarri entzun den balorazioa saio hauetan sortu den giro onari dagokio, parte hartze zabala, zintzoa eta errespetuzkoa azpimarratuz, horrela bilera hauetara etortzea atsegingarri egiten delarik, bertan sortzen diren harreman pertsonalak ere goraipatuz.
Foku-taldeen hurrengo saioa Martxoaren 21ean izango da, San Trokaz Nagusien Elkartearen aretoetan, arratsaldeko 17etan ohi den bezala.