Joan den 18an, Abadiño Lagunkoiaren Talde Motorraren ordezkaritza batek Ermuko Udalaren gizarte-ongizateko teknikariek Talde motorrei buruz antolatutako  jardunaldi batean hartu genuen parte.

Jardunaldi honen helburua Hiri Lagunkoiak proiektuan jarduten duten Talde Motor desberdinen lan metodologiak aztertzea zen, eta foru horretan gure esperientziak kontatzeko abagunea izan genuen, ideiak eman, zalantzak argitu eta taldearen sorrerarako Ermuko lagunak animatu asmoz.

Matia fundazioko Nerea Almazán-ek Hiri Lagunkoiak proiektuaren talde motorren lanaren oinarri teknikoak aztertu eta berauei Euskadi Lagunkoia erakundetik eskaintzen zaien laguntasuna azaldu ondoren, proiektu interesgarri honetako gure ibilbidea kontatzeari ekin genion gure aldetik.

Gure aurkezpenean, motor taldea proiektuaren garapenerako oinarrizkoa dela kontatzen saiatu ginen. Berau izateak lanak banatzea ahalbidetzen du, ekintzak koordinatzea  eta partaidetza bultzatzea, hau izan bait zen bere egunean Abadiño Lagunkoia prozesua hasteko animatu gintuen arrazoietako bat.

Bestalde zera azpimarratu nahi izan genuen, prozesu honetan Abadiñon beti izan garela pertsona nagusiok ekimena zuzendu dugunak eta dagokion erakundeari proposamenak helarazi dizkiogunak. Eta jarrera hori, eta pertsona nagusien ahalduntzera begira egindako esfortzua oso garrantzitsuak iruditzen zaizkigula, berauen alde lan egitea merezi duelarik.

Gure parte-hartzean ekintzen protagonistak pertsona nagusiek izan behar dutela ere asko azpimarratu genuen, beste tekniko, politiko edo erakundeek eskainitako laguntza arbuiatu gabe noski, herri lagunkoia denon artean egiten da eta, baina guztien gainetik nagusien parte-hartzea gailenduz.  

Esperientzia hauen ondorio interesgarrienetariko gisa, gure ustez, arratsalde horretan Ermuan sortu zen elkarrizketa eta elkar lankidetzarako giroa azpimarratu nahi genuke.

Gure aurkezpenean erabili genuen aurkezpena lotura honetan klik eginez ikus dezakezu nahi izanez gero. 

Iruzkina
Ez zaude baimendua iruzkinak idazteko. ¡ ERREGISTRATU !

logo lagunsarea 05

Prestakuntza Euskadi Lagunkoia

EuskadiLagunkoia LOGO COVID19 web

captcha 

Pegatina Municipios Amigables EuskadiLagunkoia

Bizkaiak lurralde batzordea ospatu du

Bizkaiko Lurralde Batzordea gaur burutu da, Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskadi Lagunkoia sare lagunkoiari atxikitako 16 udalerriren parte hartzearekin. 

Erandio Euskadi Lagunkoiara atxikiko da bihar

Bihar, 11:00etan, Erandioko Udalak jendaurrean aurkeztuko du Euskadi Lagunkoia sarearekin bat egingo duela.

Partekatu gurekin zure herriaren lagunkoitasunaren inguruan dituzun iritziak eta esperientziak, galde-sorta honen bidez.

¡¡¡ANIMA ZAITEZ!!!