Abadiñoko auzo desberdinetan egin ditugun bilerekin jarraituz, pasa den 12an Urkiolan izan ginen, deialdira etorri ziren bertako eta Amaitermineko pertsona nagusiekin elkarrizketatuz. 

Bertan, Abadiño Lagunkoia proiektuaren hastapenak eta ildo nagusiak aztertu genituen  lehenbizi. Fase honetan dugun helburua ere argi gelditu zen, hau da, gure herriaren lagunkoitasunari buruz pertsona nagusiek duten ikuspuntua ezagutu, diagnostiko fase hau bukatu ondoren udalak ere onartu behar duen eta denon artean aurrera eraman behar dugun ekintza plana burutzeko, bila gabiltzan herri lagunkoiagoa lortu asmoz.

Beraien aldetik hainbat irizpide eta ikuspuntu jaso genituen Urkiola auzoaren ezaugarri bereziei buruz. Zerbait azpimarratzekotan, argi eta garbi honako hau: Urrun, oso urrun udal zerbitzu guztietatik eta oso-oso baldintzatua duen ezaugarri turistikoa dela eta. Guzti horrek, Abadiñoko beste auzoekin konparatuz, Urkiolak erralitate guztiz desberdin bat duela ondorioztatzen digu. 

Beraien iradokizunak eta proposamenak gehituko ditugu gure diagnostiko txostenean eta harremanetan jarraituko dugu auzokide hauekin ere, proiektuaren garapenean kontuan izanik. Hasteko, proiektuaren WhatsApp taldean sartu dira, Abadiño Lagunkoia proiektuaren ibilbideaz informaturik egoteko.

Bilera emankorra eta onuragarria izan dela uste dugu, epe laburrean egin gura dugun diagnostiko txostenaren aurkezpen aurretik egingo dugun azkena izanik.  

 

Iruzkina
Ez zaude baimendua iruzkinak idazteko. ¡ ERREGISTRATU !

logo lagunsarea 05

Prestakuntza Euskadi Lagunkoia

EuskadiLagunkoia LOGO COVID19 web

captcha 

Pegatina Municipios Amigables EuskadiLagunkoia

Bizkaiak lurralde batzordea ospatu du

Bizkaiko Lurralde Batzordea gaur burutu da, Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskadi Lagunkoia sare lagunkoiari atxikitako 16 udalerriren parte hartzearekin. 

Erandio Euskadi Lagunkoiara atxikiko da bihar

Bihar, 11:00etan, Erandioko Udalak jendaurrean aurkeztuko du Euskadi Lagunkoia sarearekin bat egingo duela.

Partekatu gurekin zure herriaren lagunkoitasunaren inguruan dituzun iritziak eta esperientziak, galde-sorta honen bidez.

¡¡¡ANIMA ZAITEZ!!!