Joan den irailaren 14ean, Gasteizko Europa jauregian, Eusko Jaurlaritzak, Matia Fundazioaren parte-hartzearekin, "Europako Jardunbide Egokiak Lagunkoitasunean: II Jardunaldia” antolatu du.

Bertan parte hartu duten hizlari desberdinen artean Alexander Kalache aipatu behar dugu, lagunkoitasunaren aldeko mugimenduaren ideologo eta abiarazlea OME (Osasunaren Mundu Erakundea) barnean.

Bestalde, jardunaldi horretan "Euskadi Lagunkoia Lagunkoitasunaren Jardunbide Egokien Saria" banatu da, Euskadiko erakunde eta udal desberdinetatik aurkeztu izan diren 28 proiekturen artean. Berauen artean, Abadiño Lagunkoiak aurkeztutakoa zegoen: Pertsona nagusien ahalduntzea, Lagunkoitasuna prozesuaren partaidetzan eragile izanez

Poztasunez iragartzen dizuegu eman diren hiru accesit-etako batekin saritua izan dela proiektu hau. Aitorpen horrek indar berritu egiten gaitu eta ilusioz bete Abadiñon ingurune hobeago baten bila pertsona nagusiok daukagun hitza eta parte-hartzearekin  aurrera jarraitzeko.

Laster espero dugu azken bi urte hauetan lantzen ibili garen lagunkoitasunaren diagnostiko txostenaren aurkezpena egitea, ondoren ekintza plana lantzen joango garelarik, berau udalarekin batera finkatu asmoz. Hori izango da proiektu liluragarri honen hurrengo fasea.

Iruzkina
Ez zaude baimendua iruzkinak idazteko. ¡ ERREGISTRATU !

logo lagunsarea 05

Prestakuntza Euskadi Lagunkoia

EuskadiLagunkoia LOGO COVID19 web

captcha 

Pegatina Municipios Amigables EuskadiLagunkoia

Bizkaiak lurralde batzordea ospatu du

Bizkaiko Lurralde Batzordea gaur burutu da, Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskadi Lagunkoia sare lagunkoiari atxikitako 16 udalerriren parte hartzearekin. 

Erandio Euskadi Lagunkoiara atxikiko da bihar

Bihar, 11:00etan, Erandioko Udalak jendaurrean aurkeztuko du Euskadi Lagunkoia sarearekin bat egingo duela.

Partekatu gurekin zure herriaren lagunkoitasunaren inguruan dituzun iritziak eta esperientziak, galde-sorta honen bidez.

¡¡¡ANIMA ZAITEZ!!!