Jardunaldi hau joan den urriaren 26an ospatu da Mar de Vigo Biltzar-Jauregiko Auditoriumean, Pertsona Nagusiekiko Hiri eta Erkidego Lagunkoien Sarean parte hartzeak dituen onurak ezagutzera eman asmoz. Bertan azaldu diren esperientzia zehatzen artean Abadiño Lagunkoiarena izan da bat.

Hain zuzen ere, Abadiño Lagunkoiaren izenean, mundu mailako proiektu honen 1. Fasearen inguruan, hau da, diagnostikoa eta ondorengo Ekintza Planaren inguruan ospatu den Mahai-Inguruan parte hartu dugu. Mahai-ingurua Imsersoko Idazkari Nagusia den Maite Pozo-k  zuzendu du eta bertan Manresa-ko udaleko Enric Roca eta Ceapat-Imsersoko Carlos Rodriguez Mahou  ere partaide izan dira gurekin batera. 

Gure mintzaldian Abadiñon jarraitu dugun prozesua azaldu dugu, interesa sortu zenetik gaur egun arte emandako pausoak argituz, bertan pertsona nagusiok izan eta jokatu dugun paper garrantzitsua azpimarratuz. Udaletik izan dugun laguntza ere nabarmendu dugu, eta baita Maraka-ren, diagnostiko fasean lagundu digun enpresaren, lan ona ere. Proiektu honek pertsona nagusiek gizartean izan behar duten esku-hartzea areagotzeko duen balioaz ohartarazi nahi izan dugu entzulegoa, eta ondorioz honek gure udaleko gizarte politiketan duen ekarpenaz, foku-taldeetan izandako bilerek besteekiko errespetua eta hurbiltasuna lantzeko eman dizkiguten aukerak ahaztu gabe.   

 

Eta gure solasaldia amaitzeko, orain datorkigun etapa berrian ere, hau da, Ekintza Plana egituratzerakoan ere, oinarrizko protagonista izaten jarraitzeko dugun asmo garbia azaldu dugu.  

Iruzkina
Ez zaude baimendua iruzkinak idazteko. ¡ ERREGISTRATU !

logo lagunsarea 05

Prestakuntza Euskadi Lagunkoia

EuskadiLagunkoia LOGO COVID19 web

captcha 

Pegatina Municipios Amigables EuskadiLagunkoia

Bizkaiak lurralde batzordea ospatu du

Bizkaiko Lurralde Batzordea gaur burutu da, Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskadi Lagunkoia sare lagunkoiari atxikitako 16 udalerriren parte hartzearekin. 

Erandio Euskadi Lagunkoiara atxikiko da bihar

Bihar, 11:00etan, Erandioko Udalak jendaurrean aurkeztuko du Euskadi Lagunkoia sarearekin bat egingo duela.

Partekatu gurekin zure herriaren lagunkoitasunaren inguruan dituzun iritziak eta esperientziak, galde-sorta honen bidez.

¡¡¡ANIMA ZAITEZ!!!