Azaroaren 5ean Euskadi Lagunkoia sareko Bizkaiko udalerrien Lurralde Batzordearen bilera ospatu zen. Batzarra Matia Fundazioak koordinatu zuen eta Emilio Sola, Eusko Jaurlaritzako Gizarte  Zerbitzuetako zuzendaria, izan zen mahaiburu.

Euskadi Lagunkoia sareko partaide diren Bizkaiko 20 udalerrietatik 13 izan ginen bertan, Durango, Ispaster, Igorre, Ermua, Portugalete, Muskiz, Getxo, Basauri, Mungia, Santurtzi, Ea, Lekeitio eta Abadiño hain zuzen, eta baita Bizkaiko Traktore-taldeko hainbat ordezkari ere.

Emilio Solak eman zion hasiera bilkurari, eta Bizkaiko Traktore-taldeak egindako eskaera kontuan izanik, proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenarekin koordinatuko dela baieztatu zuen. Bere ondoren, udalerri bakoitzeko ordezkariek jarraitutako ibilbidearen eta egun duten egoeraren laburpen bat egin zuten, batak bestearengandik ikasteko aukera ona eskainiz. 

Ondoren, lau taldetan banatu ginen, udalerri handiak, txikiak, udal teknikariak eta ordezkari politikoak hain zuzen, ondoko gai hauek jorratu asmoz, “Proiektua abian jartzeko zailtasunak” eta “Sare lana nola erraztu”. Bigarren zati honen ondorio nagusi gisa zera proposatu zen, Euskadi Lagunkoiaren web orrialdea eraldatzea, kide diren udalerrien  material desberdinen gordailu bilakatzea (Diagnostikoak, Planak, …), bertan gure arteko kontsultak bideratzeko eta errazteko espazio bat irekiz. Era berean, web orrialde horretan sareko udalerri bakoitzeko kontaktu datuak txertatzea adostu zen, era honetan esperientzia-trukea bultzatu asmoz.

Azkenik honako hau aipatu nahi genuke, horrela gertatu zelako eta atsegingarria delako kontatzea: Abadiño Lagunkoiaren lana goraipatua izan zela hainbat partaideren aldetik, Emilio Sola Gizarte Zerbitzuetako zuzendariren aldetik besteak beste, Eusko Jaurlaritzak deitutako “Lagunkoitasunerako Jardunbide Egokiak” sariketan Abadiñok lortutako saria gogorarazi zuelarik.

Era berean, datorren urteko lehen hiruhilekoan beste lan bilera bat ospatzea adostu zen. 

 

Iruzkina
Ez zaude baimendua iruzkinak idazteko. ¡ ERREGISTRATU !

logo lagunsarea 05

Prestakuntza Euskadi Lagunkoia

EuskadiLagunkoia LOGO COVID19 web

captcha 

Pegatina Municipios Amigables EuskadiLagunkoia

Bizkaiak lurralde batzordea ospatu du

Bizkaiko Lurralde Batzordea gaur burutu da, Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskadi Lagunkoia sare lagunkoiari atxikitako 16 udalerriren parte hartzearekin. 

Erandio Euskadi Lagunkoiara atxikiko da bihar

Bihar, 11:00etan, Erandioko Udalak jendaurrean aurkeztuko du Euskadi Lagunkoia sarearekin bat egingo duela.

Partekatu gurekin zure herriaren lagunkoitasunaren inguruan dituzun iritziak eta esperientziak, galde-sorta honen bidez.

¡¡¡ANIMA ZAITEZ!!!