taller_Madrid

Joan den 27an, Espainiako Hiri Lagunkoien Sarea osatzen duten Udalen II. Topaketa izan da Madrilen. Topaketaren helburuetako bat hainbat udalerritako esperientziak erakustea zen, parte hartzen duten udalerrien artean ideiak trukatzeko eta egon daitezkeen zalantzak argitu asmoz.

Ekitaldiak hainbat hitzaldi eta tailer zituen, eta horietako batek, proiektu horretan adinekoen parte-hartzearen gaia jorratzen zuenak hain zuzen ere, Abadiño Lagunkoia izan zuen partaide, gure esperientzia kontatzeko gonbidatuak izan ginen eta Castellon-en garatzen ari denarekin batera.

Talde Motorreko bi lagun joan ginen gure proiektuaren ordezkari gisa, Jose Mari Macías eta Eduardo Gaviria, eta bertan, proiektuaren lehen momentuetatik orain arte eman ditugun urratsak eta lan egiteko era azaldu genituen, bertan Abadiñoko adineko pertsonek jokatu dugun paper garrantzitsua azpimarratuz. Ikusi ahal izan dugunagatik, beste leku batzuetan ez omen da ohikoa pertsona nagusien paper hain aktiboa, eta gure esku-hartzearen ondorengo solasaldian gure iradokizun eta hausnarketak egin ahal izan genituen, parte hartze eta protagonismoa bultzatzeko, proiektu honetan inplikatuta dauden beste zerbitzu teknikoak eta udal korporazioa ahaztu gabe. Hiri atsegin bat, guztion zeregina da eta.

Apurka-apurka, Abadiñon proiektua garatzen ari den bitartean, bere izaera eta bertan nagusiok, bakoitzak bere aukeren arabera, jokatzen dugun eginkizun  garrantzitsua ezagutzera ematen ari gara. Gure ahaleginean heltzen garen tokiraino iristen garela ere, gure izaerari bizia ematen dion parte hartzeko eta lankidetzarako gune bat ireki dugu. Hori zen ideia.

 

Esteka honetan, topaketaren helburuak eta egitaraua ikus ditzakezue

Iruzkina
Ez zaude baimendua iruzkinak idazteko. ¡ ERREGISTRATU !

EuskadiLagunkoia LOGO COVID19 web

logo lagunsarea 05

captcha 

Pegatina

Donostia Lagunkoia "Taldearen ezaugarri diren eta giroan nabari diren hainbat faktore daude: zintzotasuna, konfiantza, eskuzabaltasuna, ia magikoa eta oso inspiratzailea da"

 

Julia Arrieta Donostia lagunkoiako talde eragileko kideak elkarrizketa luze hau eskaini digu Eva Salaberria programako koordinatzailearekin batera. Taldearen bilakaera, filosofia eta pandemiak antolaketan eta aurrera eraman dituen ekintzetan izan duen eragina azaldu digute.

"El podcast de Durango Amigable" ko protagonistak batu egin dira COVID-19ari lagunkoitasunetik aurre egiteko

Durango Lagunkoiako talde eragileak "El podcast de Durango Amigable" irrati ekimen berriari hasiera eman dio. Taldeko koordinatzaile Jon Fernandezek elkarrizketa eskaini digu Miguel del Valle, Montse Llorente, Mari Carmen Lorente, Maribel Navarro eta Javier Lozanorekin batera.

Jarraian, Durango lagunkoiaren bilakaera eta aurre egin beharreko erronkak zein izan diren jakin nahi izan dugu.

Ez galdu elkarrizketa!

Partekatu gurekin zure herriaren lagunkoitasunaren inguruan dituzun iritziak eta esperientziak, galde-sorta honen bidez.

¡¡¡ANIMA ZAITEZ!!!