IMG_0505

Joan den 21ean gure proiektuaren bigarren faseari, Ekintza Planaren diseinua, hasiera eman genion.

Egun hori baino lehen, irailetik, boluntario talde bat metodologia diseinatzen ibili da, baita Abadiño Lagunkoiaren bigarren fase honen helburuen inguruan hausnartzen. Boluntario horiek hurrengo saioetan talde-dinamizatzaile gisa arituko dira.

Etorritako 41 pertsonei  zeregina aurrera nola eroango genuen azaldu eta gero, bost taldetan antolatu ginen, eta bakoitzean bi edo hiru pertsona dinamizatzaile lanetan aritu ziren.

Vancouverreko Protokoloan proposatutakoen bigarren gaiari ekin genion, “Garraioa” eta diagnostiko-fasean egin ziren proposamenetako zerrenda erabili genuen lan-material bezala. Proposamenak errepasatu, argitu eta osatu zituzten talde guztiek. Talde bakoitzean Arduradunak esandako guztia idatziz hartu zuen. Bukatzean bateratze-saio txiki bat ospatu genuen, guztion artean egindakoa baloratzeko. Orokorrean partaideak gustora ibili zirela eta lan-metodoa aproposa iruditzen zitzaiela eran dezakegu.

Beraz, metodologia horrekin  jarraituko dugu  Vancouver Protokoloaren bloke desberdinetan egindako proposamen guztiak errepasatu arte.

Behin hori eginda, hurrengo pausoari ekingo diogu, proposamenak ekintza bihurtu, ekintza zehatz eta neurgarriak. Horrek suposatuko du adierazleak definitu behar izango ditugula, Ekintza Plana Udalak onartu eta martxan ipini eta gero proposatutakoaren betetze maila baloratzeko.

Hurrengo lan-saioa martxoaren 21an, San Trokaz Nagusien Elkartearen egoitzan, izango da.

Iruzkina
Ez zaude baimendua iruzkinak idazteko. ¡ ERREGISTRATU !

logo lagunsarea 05

Prestakuntza Euskadi Lagunkoia

EuskadiLagunkoia LOGO COVID19 web

captcha 

Pegatina Municipios Amigables EuskadiLagunkoia

Bizkaiak lurralde batzordea ospatu du

Bizkaiko Lurralde Batzordea gaur burutu da, Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskadi Lagunkoia sare lagunkoiari atxikitako 16 udalerriren parte hartzearekin. 

Erandio Euskadi Lagunkoiara atxikiko da bihar

Bihar, 11:00etan, Erandioko Udalak jendaurrean aurkeztuko du Euskadi Lagunkoia sarearekin bat egingo duela.

Partekatu gurekin zure herriaren lagunkoitasunaren inguruan dituzun iritziak eta esperientziak, galde-sorta honen bidez.

¡¡¡ANIMA ZAITEZ!!!