IMG_0714Abadiño Lagunkoia proiektuko partaideok berriz elkartu gara Ekintza Plana diseinatzen jarraitzeko. Saio honetan egindako lana aipatu aurretik, proiektuan daudenen konpromisoa azpimarratu nahi genuke. San Trokaz Nagusien Elkarteko lokaletan bildu ginen 32 pertsonez gain, beste 11 lagunek abisatu zuten ezin zutela bilerara joan arrazoi ezberdinengatik. Gure ustez, datu horrek erakusten du Abadiñoko nagusiok gure herriaren lagunkoitasuna hobetzeko proiektuarekin lortu dugun konpromiso handia.

Egun honetako saioan, bost lan-taldeak aurreko saioetan aukeratutako proposamenetatik abiatu ziren. Talde motorrak diseinatutako metodologiari jarraituz, talde bakoitzak gai desberdin bat landu zuen. Hain zuzen ere, aire zabaleko espazioak eta eraikin publikoak, mugikortasuna eta etxebizitza arloetako gaiak landu ziren. Eta egin genuen lana, proposamenei dagozkien ekintzak definitzen hastea izan zen. Taldeek une honetan bere lanean kontuan hartu behar duten funtsezko erizpidea definizioak zehaztea da. Ekintza zehatzak adierazi behar dira, ondoren adierazle batzuren bidez berrikusi ahal izango direnak, ebaluazioa errazago egin ahal izateko. Lan horrek ahalegin handia eskatzen du ideiak islatzeko eta hitzak aukeratzeko orduan.

Baina giro bikainak, taldeak koordinatzen dituzten pertsonen lan onak, kafearekin eta pastekin lagunduz atsedenaldietan lortzen dugun konfiantza esparruak eta gure harremanak hobetzen ari garela eta gure herriarentzat hobekuntza interesgarriak proposatzen ari garela jakiteak aurrera gogotsu jarraitzen laguntzen digu. Hurrengo lan-saioa maiatzaren 30ean izango da, beti bezala 18: 00etan, eta oraingo honetan Errota Kultur Etxeko lokaletan.

gonbidapena_051

Iruzkina
Ez zaude baimendua iruzkinak idazteko. ¡ ERREGISTRATU !
captcha 

Pegatina

Aguraingo 37 pertsona erretiratuk 200. Jubimartxa burutuko dute abenduan

Irune Muguruza Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak Euskadi Lagunkoira atxikitako udalerriak antzeko ekimenak sustatzera animatu ditu.

HelpAge-ek "Vivir Más, Vivir Mejor" jardunaldiaren laburpena egiten du bere azken boletinean

HelpAge Españak, azaroko boletinean, "Vivir más, vivir mejor" Nazioarteko III Foroari buruz hitz egiten du, irailaren 30ean, Bilbon ospatu zena. 

Partekatu gurekin zure herriaren lagunkoitasunaren inguruan dituzun iritziak eta esperientziak, galde-sorta honen bidez.

¡¡¡ANIMA ZAITEZ!!!