Maiatzaren 30ean, Abadiño Lagunkoia proiektuan Diseinu Taldeek bilera berri bat ospatu dute. Bertan, lagunkoitasunaren diagnostikoan bildutako proposamenak aurrera eramateko beharrezko jotzen ditugun akzioak definitu ditugu. Hau da, erakundeei proposatuko zaizkien bete-beharrak ekintza-plana osatzeko. Uda ondoren berriro ekingo diogu jarduerari, ekintza horiek nola gauzatuko diren egiaztatzeko adierazleak bilatuz.

Baina horren aurretik, ekainaren 14an, 18: 00etan Errota Kultur Etxean, ikasturte amaierako ekitaldi bat egingo dugu. Bertan, joan den irailetik aurrera burututako jardueren laburpena aurkeztuko dugu. Ekitaldi hori Karama 4tet taldearen kontzertu batekin itxiko dugu eta lunch bat izango dugu, bertan parte hartzen duten pertsona guztiekin iritziak trukatuz. Sarrera librea da, lekua bete arte.

gonbidapena_saio_irekia

Iruzkina
Ez zaude baimendua iruzkinak idazteko. ¡ ERREGISTRATU !

logo lagunsarea 05

Prestakuntza Euskadi Lagunkoia

EuskadiLagunkoia LOGO COVID19 web

captcha 

Pegatina Municipios Amigables EuskadiLagunkoia

Bizkaiak lurralde batzordea ospatu du

Bizkaiko Lurralde Batzordea gaur burutu da, Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskadi Lagunkoia sare lagunkoiari atxikitako 16 udalerriren parte hartzearekin. 

Erandio Euskadi Lagunkoiara atxikiko da bihar

Bihar, 11:00etan, Erandioko Udalak jendaurrean aurkeztuko du Euskadi Lagunkoia sarearekin bat egingo duela.

Partekatu gurekin zure herriaren lagunkoitasunaren inguruan dituzun iritziak eta esperientziak, galde-sorta honen bidez.

¡¡¡ANIMA ZAITEZ!!!