Azaroaren 8an Abadiño Lagunkoia proiektuaren 2. saioa ospatu da, kasu honetan Zelaieta auzoko San Trokaz nagusien elkarteko aretoetan. 

Aurrekoan bezalaxe, oraingoan ere giroa oso atsegina izan dela esan behar, ikuspegi zorrotz eta eraikitzaile batetik herriko aire zabaleko eta eraikin publikoetako azterketa eginez, pertsona nagusien aldetik ikusten diren arazo eta konponbideak proposatuz. Bileraren 2. zatian Abadiñon duten garraio publikoa ere aztertzen hasi dira.   

Saio hauek, esan bezala, herriko Nagusiek martxan jarri duten ABADIÑO LAGUNKOIA proiektuan kokatzen dira, herriaren lagunkoitasuna aztertu eta hobetu asmoz. Proiektu honek udala osatzen duten talde guztien babesa du, eta bertan Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) zahartze aktibo baten ikuspegitik aztertzeko proposatzen dituen zortzi arloak jorratuko dituzte saio desberdinetan. Plan horren barruan ere mundu mailan jadanik 500 hiri baino gehiagok osatzen duten hiri lagunkoien sare bat osatzea proposatzen da, Abadiñok ere bere sarrera eskatuta duelarik.

Abadiñon egiten ari diren analisi honen azken helburua, OMEen iradokizuna jarraituz, Udalari hobekuntza plan bat aurkeztea litzateke, Nagusien ikuspuntutik egindako diagnostikoaren ondorio gisa. 

Ekimen honetara 50 pertsonatik gora batu dira dagoeneko, eremu hau lantzen duen Maraka enpresaren laguntza dutelarik.

Foku-Talde hauen hurrengo saioa Azaroaren 29an izango da, arratsaldeko 5etan, Matienako Errota Kultur Etxean. 

Iruzkina
Ez zaude baimendua iruzkinak idazteko. ¡ ERREGISTRATU !

EuskadiLagunkoia LOGO COVID19 web

logo lagunsarea 05

captcha 

Pegatina

Durangoko Udalak adinekoentzako etxerako janari zerbitzua eskaintzen du


Durangon janari orekatuak eta adinekoen eta/edo mendeko pertsonen nutrizio-beharretara egokituak banatzen dituzte etxeetara. Argiñe Larreategi, adineko pertsonen arloko teknikariak. ekimenaren gakoak eskaintzen dizkigu elkarrikzeta honetan. 

“2020ko Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sari”-rako deialdia ireki da. Aurten, COVID-19aren ondorioei aurre egiteko jandubideak izango dira kontuan

2020ko Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariaren bidez, jendaurrean aintzatetsiko dira lagunkoitasunaren arloan berrikuntzagatik eta eraginkortasunagatik zahartzen diren pertsonentzako ingurune bideratzaileak sortzen nabarmentzen diren jardunbideak garatzen dituzten erakunde publiko eta pribatuak.

Oinarriak ezagutu

Partekatu gurekin zure herriaren lagunkoitasunaren inguruan dituzun iritziak eta esperientziak, galde-sorta honen bidez.

¡¡¡ANIMA ZAITEZ!!!