Abadiño Lagunkoia proiektuaren barruan foku-taldeen seigarren bilera ospatu da urtarrilaren 31an, Abadiñoko San Trokaz Nagusien Elkarteko aretoetan.


Gripeak jota batzuk etxean gelditu arren, berri batzuk ere joan dira, guztiz berrogeitik gora bildu direlarik. Aurreko bileretan diagnostikoaren lehen zatia (Aire zabaleko espazioak eta eraikinak, Garraioa, Etxebizitza, Erkidego babesa eta osasun zerbitzuak) amaiturik, bigarren fase honetan jorratuko diren arloekin hasi dira bilera honetan, hain zuzen ere Errespetua eta gizarteratzea eta Hiritarren partaidetza eta enplegu aukera blokeekin. Bertan, eta beti bezala lau lantaldetan banaturik, bloke hauei dagozkien hainbat arloren diagnostikoa eginda Abadiñoko Nagusien ikuspuntutik begira somatzen diren beharrak nola betetzen diren aztertuz, alde positiboak, hobetu beharrekoak eta ezartzeko ideia berriak azpimarratuz. Horrela, Errespetua eta Gizarteratzea arloan ea pertsona nagusiek errespetuz tratatzen diren, tratamendu egokiak jasotzen dituzten, beren ekarpenak errespetatzen diren, beharrizanak kontuan hartzen diren, belaunaldi arteko errespetua eta elkarrekintza bultzatzen edo bultza dezaketen ekintza eta jarrerak zeintzuk izan daitezkeen, eta abar landu dira. Era beren eta Hiritarren partaidetza eta enplegu aukera arloari dagokionez, boluntario lanaren egoera -aukerak, errealitateak eta ideia berriak-, pertsona nagusien artean enpleguaren egoera, ekintzailetzarako aukerak eta egoera, eta abar jorratu dira.  

Giroari dagokionez, partaideak oso gustura daudela azpimarratu behar, hala adierazten baita bai saio bukaeran betetzen diren ebaluaketetan eta baita atseden gunean boluntario batzuk prestatutako kafea eta gozoki, pasta eta pastela dastatzen diren bitartean entzuten diren elkarrizketetan ere. 

Foku-Taldeen hurrengo saioa Otsailaren 28n izango da, Matienako Errota Kultur Etxeko aretoetan, arratsaldeko 17etan ohi den bezala.

Iruzkina
Ez zaude baimendua iruzkinak idazteko. ¡ ERREGISTRATU !

EuskadiLagunkoia LOGO COVID19 web

logo lagunsarea 05

captcha 

Pegatina

Durangoko Udalak adinekoentzako etxerako janari zerbitzua eskaintzen du


Durangon janari orekatuak eta adinekoen eta/edo mendeko pertsonen nutrizio-beharretara egokituak banatzen dituzte etxeetara. Argiñe Larreategi, adineko pertsonen arloko teknikariak. ekimenaren gakoak eskaintzen dizkigu elkarrikzeta honetan. 

“2020ko Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sari”-rako deialdia ireki da. Aurten, COVID-19aren ondorioei aurre egiteko jandubideak izango dira kontuan

2020ko Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariaren bidez, jendaurrean aintzatetsiko dira lagunkoitasunaren arloan berrikuntzagatik eta eraginkortasunagatik zahartzen diren pertsonentzako ingurune bideratzaileak sortzen nabarmentzen diren jardunbideak garatzen dituzten erakunde publiko eta pribatuak.

Oinarriak ezagutu

Partekatu gurekin zure herriaren lagunkoitasunaren inguruan dituzun iritziak eta esperientziak, galde-sorta honen bidez.

¡¡¡ANIMA ZAITEZ!!!