Elurtea dela eta, Otsailaren 28rako aurreikusita zegoen foku-taldeen bilera atzeratu egin behar izan zen, azkenean Martxoaren 7an ospatu zelarik.


Negu honetan gogor ibili den gaixotasunak jota batzuk eta egun aldaketaz nahasturik beste batzuk, hutsune batzuk egon arren, jende berriak ere parte hartu zuela esan behar lantaldeetan.

Mahai desberdinetan emandako eztabaidak interesgarriak eta irekiak izan ziren, beti bezala. Saio hauetan jorratzen ari diren gaiak batez ere giza ikuspuntua dute, hala  beste batzuren artean errespetua, inklusioa edota herrian eskaintzen diren ekintzetan partehartzea. Pertsona Nagusien giza irudiaz hitz egin da eta berauetaz jarduterakoan  estereotipoetara jotzeko dagoen arriskuaz, bertan bildutakoen ustez behintzat errealitatea komunikabideetan eta gizartearen iruditerian sarri azaltzen dena baino konplexuagoa eta pluralagoa baita.

Bai kafe atsedenaldiko eta bai bukaerako solasaldietan sarri entzun den balorazioa saio hauetan sortu den giro onari dagokio, parte hartze zabala, zintzoa eta errespetuzkoa azpimarratuz, horrela bilera hauetara etortzea atsegingarri egiten delarik, bertan sortzen diren harreman pertsonalak ere goraipatuz.  

Foku-taldeen hurrengo saioa Martxoaren 21ean izango da, San Trokaz Nagusien Elkartearen aretoetan, arratsaldeko 17etan ohi den bezala.

Iruzkina
Ez zaude baimendua iruzkinak idazteko. ¡ ERREGISTRATU !

EuskadiLagunkoia LOGO COVID19 web

logo lagunsarea 05

captcha 

Pegatina

Durangoko Udalak adinekoentzako etxerako janari zerbitzua eskaintzen du


Durangon janari orekatuak eta adinekoen eta/edo mendeko pertsonen nutrizio-beharretara egokituak banatzen dituzte etxeetara. Argiñe Larreategi, adineko pertsonen arloko teknikariak. ekimenaren gakoak eskaintzen dizkigu elkarrikzeta honetan. 

“2020ko Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sari”-rako deialdia ireki da. Aurten, COVID-19aren ondorioei aurre egiteko jandubideak izango dira kontuan

2020ko Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariaren bidez, jendaurrean aintzatetsiko dira lagunkoitasunaren arloan berrikuntzagatik eta eraginkortasunagatik zahartzen diren pertsonentzako ingurune bideratzaileak sortzen nabarmentzen diren jardunbideak garatzen dituzten erakunde publiko eta pribatuak.

Oinarriak ezagutu

Partekatu gurekin zure herriaren lagunkoitasunaren inguruan dituzun iritziak eta esperientziak, galde-sorta honen bidez.

¡¡¡ANIMA ZAITEZ!!!