Martxoaren 21ean Abadiño Lagunkoia proiektuaren foku-taldeen zortzigarren lan saioa burutu zen. Bileraren lehen zatian diagnostikorako aztertu direneko azken gaia jorratu zen: komunikazioa eta informazioa. Abadiñon gizartearen intereserako garatzen eta jorratzen diren ekintza desberdinen komunikazioa nola egiten den eta informazioa nola helarazten eta jasotzen den aztertu zen, pertsona nagusientzat ohikoenak diren informazio eta komunikazio bideak identifikatuz.


Talde batzutan berriro azpimarratu eta jorratu zen aurreko saioan ere aipatua izan zen gai bat, komunikabideek pertsona nagusiei buruz isladatzen duten irudia hain zuzen, bertan bildutakoen ustetan giza-talde honen benetako errealitatea adierazten ez duten estereotipoetan oinarrituz gehienetan.

Bileraren bigarren zatian, hurrengo saioan  burutuko den ekintzaren planifikazioa jorratu zen. Datorren apirilaren 25ean Abadiñoko kaleetan zehar egingo den ibilbidean proiektu honen ustez lagunkoiak diren puntuak eta arloak markatuko dira, eta baita lagunkoiak ez direnak ere, era berean. Ekintza honen beste helburuetariko bat auzotarren aurrean proiektua begi bistan jartzea da, bide batez egindako lanaz ohartaraziz.

Ekintza hau, aipatu bezala, Apirilaren 25ean, arratsaldeko 5etan hasiko da, Matienako aparkaleku publikotik abiatuz. Ondoren, partaideak talde desberdinetan banaturik, ibilbide desberdinak burutuko dira auzo horretan, ondoren Zelaietara eta Muntsaratzera abiatuz, hauetan ere ibilbide desberdinak burutuz helburu berarekin. Amaitzeko, Txanportako kultur etxearen atarian, gure arteko berriketaldia izango dugu, kafe bat hartuz iharduerari buruzko iritziak komentatuz.  

 

Iruzkina
Ez zaude baimendua iruzkinak idazteko. ¡ ERREGISTRATU !

EuskadiLagunkoia LOGO COVID19 web

logo lagunsarea 05

captcha 

Pegatina

Durangoko Udalak adinekoentzako etxerako janari zerbitzua eskaintzen du


Durangon janari orekatuak eta adinekoen eta/edo mendeko pertsonen nutrizio-beharretara egokituak banatzen dituzte etxeetara. Argiñe Larreategi, adineko pertsonen arloko teknikariak. ekimenaren gakoak eskaintzen dizkigu elkarrikzeta honetan. 

“2020ko Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sari”-rako deialdia ireki da. Aurten, COVID-19aren ondorioei aurre egiteko jandubideak izango dira kontuan

2020ko Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariaren bidez, jendaurrean aintzatetsiko dira lagunkoitasunaren arloan berrikuntzagatik eta eraginkortasunagatik zahartzen diren pertsonentzako ingurune bideratzaileak sortzen nabarmentzen diren jardunbideak garatzen dituzten erakunde publiko eta pribatuak.

Oinarriak ezagutu

Partekatu gurekin zure herriaren lagunkoitasunaren inguruan dituzun iritziak eta esperientziak, galde-sorta honen bidez.

¡¡¡ANIMA ZAITEZ!!!