IMG_0594

Joan den martxoaren 21ean, Abadiño Lagunkoiako ekintza-plana diseinatzeko taldeak berriro bildu ziren. 34 pertsonak parte hartu zuten lan-saioan, eta beste batzuk heuren ezin etorria azaldu zuten.

Talde motorrak diseinatutako lan-metodologia ondo dabilela aurreko bileran egiaztatu ondoren, lana modu berean egiten jarraitu dugu, aldaketa txiki bat eginez: oraingo honetan, bost lan-taldeetako bakoitzak jatorrizko diagnostiko-dokumentuaren bloke desberdin bat landu du, dagozkion proposamenak aztertuz. Horrela, bilera horren eta hurrengoaren artean, proposamenen berrikuspena eta azterketa amaituta izango ditugu.

Planifikatuta daukagunaren arabera, proposamen guztiak berrikusi ondoren, berauek ekintzetan zehazteari ekingo diogu, honela bere garaian udal teknikariekin eta beste eragile batzuekin alderatuko dugun ekintza planaren behin betiko proposamena osatzen joango garelarik, ondoren udalbatzara aurkeztu asmoz. 

Aurreko saioetan bezala, bai diagnostiko-fasean eta bai oraingo bilera hauetan ere, Abadiño Lagunkoian sortu den lan giro eta harreman pertsonal bikainak nabarmendu nahi ditugu, gure lanean gogo biziz jarraitzeko ezinbestekoak baitira.

Hurrengo saioa apirilaren 11n izango da, 18: 00etan, Traña Matienako Errota Kultur Etxean.

IMG_0589

Iruzkina
Ez zaude baimendua iruzkinak idazteko. ¡ ERREGISTRATU !
captcha 

Pegatina

Eusko Jaurlaritzak “2019ko Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria” deitu du. Horren bidez, erakunde publiko eta pribatuak aintzatetsiko dira, zahartzen diren pertsonentzako berrikuntzagatik

 

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur goizean Gobernu Kontseiluri “2019ko Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria” deitzeko aginduaren berri eman dio; horren bidez, jendaurrean aintzatetsiko dira lagunkoitasunaren arloan berrikuntzagatik eta eraginkortasunagatik zahartzen diren pertsonentzako ingurune bideratzaileak sortzen nabarmentzen diren jardunbideak garatzen dituzten erakunde publiko eta pribatuak.

Euskadi Lagunkoia Eslovenian aurkezten da ITHACA programaren barruan

Irailaren 12an, Euskadi Lagunkoia, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak bultzaturiko Zahartze Aktiboko proiektua, Europar ITHACA (Innovation in Health And Care for All) proiektuaren barruan aurkeztuko da. 

Partekatu gurekin zure herriaren lagunkoitasunaren inguruan dituzun iritziak eta esperientziak, galde-sorta honen bidez.

¡¡¡ANIMA ZAITEZ!!!