faf3c2e3-75b2-488f-a8bb-7e3a4655f489

Joan den otsailaren 20ko Diseinu Taldeen bileraren ondoren, talde horiek lanean jarraitzen dute. Horretarako hurrengo lan saioa martxoaren 12an,  18: 00etan finkatu dute. Oraingo honetan San Trokaz Nagusien Elkarteko lokaletan bilduko dira, eta ohi bezala, herritar guztiei irekia da bilera. Bilera horretan, "Aire zabaleko espazioak eta eraikin publikoak" blokerako proposatu diren ekintzen balorazioa egingo da. Abadiñoko Nagusien balorazio hori Udalari aurkeztuko zaion txostenean sartuko da, bideragarritasuna eta gauzatzeko epeak adosteko. 

Bestalde, prestaketa burutu ondoren eta udalbatzarekin berau martxan jartzea adostuta gero, martxoaren 13an ibilaldi osasungarrien programa bati ekingo zaio. Programa honen helburua normalean sedentarioak diren adinekoak herrian zehar ibilaldi labur eta errazak egitera animatzea da. Ibilaldi horiek 1,5 eta 2,5 kilometro arteko ibilbideak dituzte, eta lauak dira. Ekimen honen bidez, gainera, gure herriko auzo desberdinetako pertsonen arteko harremanak sustatu nahi dira. Lehen ibilaldi hori martxoaren 13an hasiko da, 11: 15ean, eta Matienako Nagusien zentrotik abiatuko da.

Gainera, Lurralde Historiko honetako Lagunkoitasun-proiektuak laguntzeaz arduratzen den Bizkaiko Traktore Taldeko kide gisa, hilaren 25ean Abadiñoko Lagunkoia talde eragileko bi pertsona Portugaletera joan dira, Ekintza Plana nola egiten ari garen azaltzeko eta zalantzak eta esperientziak trukatzeko. Oso bilera positiboa izan zen.

Laburbilduz, lasai baina etenik gabe, Abadiño Lagunkoiak aurrera jarraitzen du gure herria espazio lagunkoiagoa bihurtzeko ahaleginean.

Iruzkina
Ez zaude baimendua iruzkinak idazteko. ¡ ERREGISTRATU !

EuskadiLagunkoia LOGO COVID19 web

logo lagunsarea 05

captcha 

Pegatina

"Lagunartea" Euskadi lagunkoia sareko udalerrietan parte-hartzea errazteko plataforma berria

Lagunsarea plataforma abian jarri da COVID-19ren krisialdian, Euskadi Lagunkoia Sarean parte hartzen duten pertsona eta udalerriei online tresna honen bidez lanean jarraitzeko eta komunikatzeko aukera emateko.

Maite Ruiz de Sabando "konfinatuta egoteak sormen gehiago izateko aukera eman zigun"

COVID-19ren krisiak aldaketa handia ekarri dio gizarte osoari. Maite, Gasteizko Udaleko adinekoen zerbitzuko zentro eta programa komunitarioen arduraduna zaren aldetik, nola egin diozue aurre egoera horri?

Hasieran dena kaosa izan zen. Adinekoen zerbitzuak eta zentro soziokulturalak itxi egin ziren. Horrek asko eragin zien erabiltzaileei, adinekoen zentro soziokulturalen sareko profesionalei, familia zaintzaileei laguntzeko programari eta zentro eta programa komunitarioetako taldeko langileei.

Partekatu gurekin zure herriaren lagunkoitasunaren inguruan dituzun iritziak eta esperientziak, galde-sorta honen bidez.

¡¡¡ANIMA ZAITEZ!!!