Joan zen uztailaren 3an Euskadi Lagunkoia Sustraietatik izeneko ekimena publikoki eta ofizialki aurkeztu zen. Erakundeen babes osoarekin aurkeztu ere, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Juan Mari Aburto eta Jon Darpón sailburuak bertan zirela.


Aburtok esandakoa ekarri nahi nuke hona: “Euskadin 65 urtetik gorako adinekoen talde zabala dugu, gaitasun fisiko eta adimenezkoak bete-betean dituena; horiek izugarrizko ekarpena egiten dute egunero, ekonomikoki zenbatestea ezinezkoa zaiguna, eta pertsona horiei esker euts diezaiokegu gure gizarte ereduari…” eta segidan gaineratu zuen: “Eusko Jaurlaritzatik zahartzaro aktiboa jomuga duten programak garatzeko politikak bultzatzen ditugu, bizi-molde aktiboen bitartez osasuna zaintzeko eta adinekoen parte-hartzea bultzatzeko…”

Eta testuinguru honetan kokatu zuen Aburtok, hain zuzen ere, Euskadi Lagunkoia Sustraietatik  programa.

Baiki, eta hau da egiaz berria eta berritasuna, ekimen honen helburua adinekoek duten potentziala zuzenean baliatzea da, Euskadin lagunkoi mugimenduaren gidari eta eragile bihurtzeko.

Oinarri-oinarrian helburua da adinekoek, adin guztietako hiritarren parte-hartzearekin batean, geure auzo, herri eta hirietako oztopoak ezabatzeko eta espazio fisikoak egokitzeko lan egin ahal izatea, ez bakarrik kale, eraikin eta ekipamendu publikoetan, baita merkataritza areto eta establezimendu pribatuetan ere.

Aldi berean erkidego lagunkoiak bultzatu nahi dira, pertsonen arteko bizikidetza sustatu, helburu bikoitza xede hartuta: Euskadin oztopo fisikorik gabeko eta pertsonen artean trabarik gabeko bizikidetza gertagarri izatea.

Erronka oso erakargarria iruditzen zait, besteak beste, ekimen honek nori berea ematen diolako eta gehien eman eta irakatsi diezaguketen haiek, adinekoak, punta-puntara ekartzen dituelako.

Azkenik esan nahi dut ekimenari berritzailea irizten diodala, orain urte gutxira arte adinekoekin uztartu ohi ziren mendekotasun eta gaixotasun moduko kontzeptuei gaina hartu eta egungo ideia berrituekin ordezkatzen dituelako, parte-hartze soziala eta belaunaldi-arteko solidaritatea, hain zuzen ere.

Ez dezagun ahantz adinekoak direla Euskadik duen aktiborik garrantzitsuena, haien ezaguera eta eskarmentua lagun, eta Eusko Jaurlaritzak abiarazi duen Euskadi Lagunkoia ekimenak zentzu onez haien esku jartzen duela Euskadi herrialde lagunkoiagoa izaten laguntzeko egitekoa.

 

Aitor Aldasoro.

Iruzkina
Ez zaude baimendua iruzkinak idazteko. ¡ ERREGISTRATU !
captcha 

Pegatina

Eusko Jaurlaritzak “2019ko Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria” deitu du. Horren bidez, erakunde publiko eta pribatuak aintzatetsiko dira, zahartzen diren pertsonentzako berrikuntzagatik

 

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur goizean Gobernu Kontseiluri “2019ko Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria” deitzeko aginduaren berri eman dio; horren bidez, jendaurrean aintzatetsiko dira lagunkoitasunaren arloan berrikuntzagatik eta eraginkortasunagatik zahartzen diren pertsonentzako ingurune bideratzaileak sortzen nabarmentzen diren jardunbideak garatzen dituzten erakunde publiko eta pribatuak.

Euskadi Lagunkoia Eslovenian aurkezten da ITHACA programaren barruan

Irailaren 12an, Euskadi Lagunkoia, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak bultzaturiko Zahartze Aktiboko proiektua, Europar ITHACA (Innovation in Health And Care for All) proiektuaren barruan aurkeztuko da. 

Partekatu gurekin zure herriaren lagunkoitasunaren inguruan dituzun iritziak eta esperientziak, galde-sorta honen bidez.

¡¡¡ANIMA ZAITEZ!!!