Deskribapena: ekimen hau proiektu dokumental bat da, bideo formatuan Euskadiko lurralde osoko adineko pertsonen esperientziak biltzen dituena, bertako ondare immateriala eta kulturala transmititzeko helburuarekin.

Ondarea ataleko lan dokumentalak gutxi gorabehera 5 minutuko 12 bideo barne hartzen ditu, adineko pertsona protagonista bakoitzarenak. Bideo bakoitzak sakoneko elkarrizketak eta ohiko egun batean egiten duten eguneroko bizitzako irudiak jasotzen ditu.

Helburuak:

  • Euskal ondare immateriala transmititzea. Euskal kulturako ohiturek eta esanahiek forma hartzen dute pertsona protagonisten biografietan.
  • Euskal gizarteko adineko pertsonek, bertako parte gisa, duten rolari balioa ematea; izan ere, garrantzi berezia dute, Euskadiko ohituren eta balioen transmisore gisa.

Parte hartzen duten udalerriak antzeko programak egitera animatu nahi dira, bertan bizi diren adineko pertsonek beren hitzez transmiti dezaten udalerriaren edo eskualdearen bereizgarri diren gaien inguruko ondarea (erreferentziazko lekuak, errezetak, hizkuntza, lanbideak, etab.).

IKUSI BIDEOAK

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter