Ingurune lagunkoiak sortzeko, OMEk lau fase dituen etengabeko hobekuntzako zikloa ezarri du: diagnostikoa, plangintza, esku-hartzea eta ebaluazioa. Metodologia hau zortzi esku-hartze eremutan oinarrituta aplikatzen da:

icoOMS-EU

Garraioa: Denok gure herri eta hirietan nahiz horietatik kanpo erraz mugitu ahal izatea.

Etxebizitza: Gure beharretara egokitutako etxebizitzak eduki ahal izatea.

Parte-hartzea eta gizarte sarea: Auzokoen arteko laguntza sustatzea.

Errespetua eta barne hartzea: Belaunaldi guztiek elkarrekin lan egitea.

Herritarren parte-hartzea eta enplegua: Herritar sentimendua eta pertsonen beharretara egokitutako enplegu malgua sustatzea.

Komunikazioa eta informazioa: Gure herri eta hiriek ondo pasatzeko, laguntzeko, ikasteko, gozatzeko, etab. eskaintzen dituzten aukera guztiak ezagutzea.

Gizarte eta osasun zerbitzuak: Zer baliabide ditugun eta nola eska ditzakegun jakitea.

Aire zabaleko lekuak eta eraikinak: Leku publikoen erabilera sustatzea (parkeak, lorategiak, kiroldegiak, plazak, etab.), horiek hobetzen lagunduz eta gure lekurik gogokoenak besteekin partekatuz.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter