zuhaitza“Adineko pertsonak zuhaitzak eusten eta elikatzen dituzten sustraiak bezalakoak dira”.

Adinekoek funtsezkoak izan behar dute garai berrien zimenduak eraikitzen.

OMEren ekimena Euskadira egokituta

  • Zahartze aktiboaren printzipioari erantzunez, OMEren ekimenak batez ere adinekoak eragile gisa ikusten ditu, gure herri eta hiriak gune lagunkoi bihurtzeko. Zenbait jarraibide ezartzen ditu udalek ere, adinekoekin batera, zenbait alderdi hobetzen lagun dezaten.
  • Funtsezkoa da ekintza batzuetan arreta jartzea, adinekoei erantzukizun eta protagonismo handiagoa emateko eta aldaketaren eragile bihurtzeko, eta ez ekimenaren bozeramaile huts.
  • Euskadi Lagunkoia Sustraietatik ekimenak adinekoek giza balioak berreskuratzen laguntzea nahi du, ex profeso diseinatu den eta OMEren ekimenera egokitutako metodologia darabilen programa batean oinarrituta.
  • Euskadi Lagunkoia Sustraietatik ekimena Osasunaren Mundu Erakundeak sustatutako ekimenaren esparruan kokatuta dago, baina Eusko Jaurlaritzak, Matia Fundazioaren bidez, Euskadiko errealitate soziopolitikoarekin bat datorren plan bat prestatu du, alegia, gure herri eta hirietako bakoitzeko idiosinkrasiarekin eta gizarte ereduarekin bat datorrena.
Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter