Parte hartzeko prozesua
1. Dokumentazioa bidaltzea:
- Lagunkoitasuneko jardunbide egokien fitxa teknikoa.
- Erantsitako dokumentuak edo fitxategiak (argazkiak, bideoak, memoriak, etab.)
2. Jasotako informazioa begiratzea:
- Euskadi Lagunkoiako talde teknikoak dokumentazio guztia begiratuko du, eta, behar izanez gero, informazio osagarria eskatu, jardunbide egokia baloratzeko eta sareari atxiki dakiokeen ala ez erabakitzeko.
3. Datu-basean sartzea:
- Positiboki baloratzen diren jardunbide egokiak Euskadi Lagunkoiaren webguneko atal gisa ageri den jardunbide egokien katalogoan agertuko dira.
- Altan eman ondoren, horren berri emango da, Euskadi Lagunkoiaren komunikazio-bideak erabilita (webgunea, sareak eta buletina).
4. Eguneratzea:
- Urtero berrikusiko dira sarea osatzen duten jardunbide egokiak, datu-basean eguneratuta egon daitezen.
Atxikitze-fitxa
Euskadi Lagunkoiako jardunbide egokien sarean parte hartzeko, dokumentu hau bete behar da:
LAGUNKOITASUNEKO JARDUNBIDE EGOKIEN FITXA (deskargatzeko dokumentua)
Hura bete ondoren, helbide elektroniko honetara bidaliko da, erantsitako dokumentu edo fitxategiekin batera: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
ZER DIRA JARDUNBIDE EGOKIAK? JARDUNBIDEAK ARLOKA