Euskadi Lagunkoia proiektua Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak jarri du martxan, Matia Institutorekin batera. Aurten, «Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria» antolatu du, zahartuz doazen pertsonentzat bizitzeko ingurune errazak sortzen laguntzen duten lagunkoitasuneko jardunbide berritzaile eta eraginkorrak ezagutarazteko.

Deskargatu 2021eko agindua 

Era guztietako erakundeek (publikoak, pribatuak edo sozialak) parte har dezakete, baldin eta haien lana lagunkoitasuneko zortzi arloetako bat edo gehiago hobetzearekin erlazionatuta badago:
  1. Aire zabaleko espazioak eta eraikinak
  2. Garraioa
  3. Etxebizitza
  4. Partaidetza eta gizarte-sarea
  5. Errespetua eta gizarteratzea
  6. Herri-partaidetza eta enplegua
  7. Komunikazioa eta informazioa
  8. Gizarte- eta osasun-zerbitzuak

Sarian onar daitezen, dagokion proiektuaren aurkezpen txostena bidali behar dute jardunbide egokiek, eta irizpide hauetako bat edo gehiago bete behar dituzte:

  • Berritzailea: konponbide berri edo sortzaileak eskaintzen ditu.
  • Eraginkorra: hobekuntzan eragin positiboa eta hautemangarria erakusten du.
  • Jasangarria: bere eskakizun sozial, ekonomiko eta ingurumenekoengatik, denboran manten daiteke, eta ondorio iraunkorrak izan ditzake.
  • • Erreplikagarria: eredu gisa balio du beste toki batzuetan politikak, ekimenak eta jardunak garatzeko.

Eskaera eta dokumentazio bidalketa

2020ko abuztuaren 24 arte bidal daitezke jardunbideak.

Epaimahai aditu batek baloratuko ditu jardunbide egokiak, irizpide hauetan oinarrituta:

  • Ekintzaren garrantzia
  • Helburuen, metodologiaren, emaitzen eta ebaluazioaren azalpen egokia.
  • Adinekoek jardunbide egokia garatzen (diseinua eta ezarpena) modu aktiboan parte hartzea.
  • Irizpideen betetze-maila (jardunbide egokia berritzailea, eraginkorra, iraunkorra eta erreplikagarria den).

Hobekien baloratutako jardunbideari emango zaio saria. 3.000 euroko bidaia-poltsa bat izango da, saritutako erakundeak lagunkoitasun jardunbideren bat egiten duen erakunderen batera bisita egiteko. Saritutako erakundeak aukeratuko du, eta saria eman duen organoari jakinaraziko zaio, zergatik aukeratu duen justifikatuz.

Balorazio-epaimahai bat osatuko dute lagunkoitasuneko zortzi arloekin erlazionatutako eremuetan ospe handia eta ibilbide profesional luzea duten pertsonek. Sarian parte hartuko duten jardunbide egokiak bidaltzeko epea amaitu ondoren ezagutaraziko dira epaimahaikideak. Epaimahaiaren epaia apelaezina izango da, eta sariak eman gabe utzi ahal izango dira.

Hona hemen deialdiaren datak:

  1. Deialdi publikoa irekitzea: 2020ko uztailak 24
  2. Jardunbide egokiak bidaltzeko azken eguna: 2020ko irailak 7

Egokien Saria

2018. BEGIRADA AKTIBOA - Adinekoen artean bakardade-egoerak detektatzen. Adinekoen Kontseilua , Bilboko Udala, Gizartekintza Saila

2019. Zahartzean ez da zertan galdu bizi-kalitatea BEGIRADA AKTIBOA – Zanbranako Udala

2020. “Zurekin gaude”. Gasteizko Udala

2021. Zapatila proiektua -  Abadiño Lagunkoia,Zapatila Proiektua Taldea, San Trokaz Nagusien Elkartea, San Prudencio Nagusien Elkartea eta Abadiño Udala
Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter