Definizioa eta irizpideak

Atal honen helburua da 8 lagunkoitasun-arloetan sartutako Euskal Herriko erakundeek garatzen dituzten eta zahartuz doazenei bizimodua errazteko inguruneak sustatzen dituzten jardunbide egokiak biltzea, sistematizatzea eta zabaltzea.

Oro har, hauek dira jardunbide egokien ezaugarriak (UNESCO):

    • Berritzailea: konponbide berri edo sortzaileak eskaintzen ditu.
    • Eraginkorra: hobekuntzan eragin positiboa eta hautemangarria erakusten du.
    • Jasangarria: beren eskakizun sozial, ekonomiko eta ingurumenekoengatik, denboran manten daitezke, eta ondorio iraunkorrak izan ditzakete.
    • Erreplikagarria: eredu gisa balio du beste toki batzuetan politikak, ekimenak eta jardunak garatzeko.

Nori zuzenduta dago?

Ekimen lagunkoien sarea sortzeko, lagunkoitasun-mugimenduarekin bat egitera animatzen ditugu era guztietako erakundeak (publikoak, pribatuak eta sozialak):

    • Erakunde publikoak/pribatuak eta profesionalak 8 arlo horietakoren bat (aire zabaleko eremuak eta eraikinak; etxebizitza; garraioa; gizarte-ehuna; herri-partaidetza eta enplegua; estereotipoei aurre egitea eta gizarteratzea; komunikazioa; eta gizarte- eta osasun-zerbitzuak) hobetzen diharduten erakunde publikoak/pribatuak eta profesionalak
    • Unibertsitateak eta beste erakunde zientifiko batzuk
    • Adinekoen ordezkari gisa diharduten elkarteak
    • Boluntarioen elkarteak
    • Zerbitzu-hornitzaileak
    • Hedabideak

Parte hartzearen abantailak

Jardunbide egoki hauetan parte hartuz gero, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak martxan jarritako “Euskadi Lagunkoia sareari” atxikiko zaio. Sare horren helburua da herritarren eta sektore publikoaren, pribatuaren eta sozialaren partaidetza sustatzea, lagunkoitasun-mugimendu bat gara dezaten, zahartuz doazenei bizimodua erraztuko dieten inguruneak sustatzeko. Osasunaren Mundu Erakundeak martxan jarritako “Age-friendly Environments Programme” programan oinarrituta dago ekimena.

Sare honetan parte hartuz gero:

    • Hartutako jardunbide egokiak eta esperientziak trukatzeko plataforma bat izango da, beste eragile batzuengandik ikasi ahal izateko eta nork bere aurrerapenak erakutsi ahal izateko.
    • Euskadi Lagunkoia sarea zabaltzeko bideak izatea (webgunea, buletinak, sare sozialak eta bloga).
    • Sarean partekatutako jardunbide egokiei buruzko aldizkako informazioa jasotzea.
    • Sarearen barruan sortutako foroetan parte hartzea.

 

NOLA PARTE HARTU?     JARDUNBIDEAK ARLOKA

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter