Zer da ikusmena murriztea?

Begien ohiko zahartze prozesuak ikusmen-kaltetzea dakar berarekin, eta arazo hau larriago bihurtzen da endekapenezko gaixotasunen bat dagoenean. Ikusmen funtzioa denboran zehar aldatzen joan daiteke: zorroztasuna, eremua, begiko barne-giharretan alterazioak, kontrastea, kolorea, etab.

Zahartzeak ikusmen eta entzumenean eragiten du gehien, eta ikusmena da adineko pertsonak ingurunearekin duen harremanean gehien eragin dezakeena.

2ikusmena

 

Zergatik ezagutu behar dugu?

65 eta 74 urte bitarteko pertsonen %20k ikusteko mugaren bat du, eta 85 urtetik gorakoen kasuan, berriz, %40tik gorakoa da zifra hau.

Ikuspenean izandako alterazioek adineko pertsonengan modu berezian eragiten dute, euren maiztasuna eta independentzia mantentzerakoan, batez ere.

Bezeroekiko arreta hobetzerakoan, kontuan izan argiztapena, segurtasuna eta zure establezimenduko informazioaren irisgarritasuna.

 

Zure establezimenduan ikuspena hobetzeko zenbait gomendio:

  • Argiztapen natural ona izatea.
  • Argiztapen artifizial ona izatea.
  • Argi egokiak instalatzea, bereziki korridoreetan, leku ilunetan edo eskaileretan. Itsualdiak saihestea.
  • Leku ilunetan, intentsitate txikiko lanparen ordez potentzia handikoak jartzea.
  • Ikusmen nekaturako betaurrekoak edo lupa bat izatea, ikusmen-arazoak dituzten pertsonek ondo irakur dezaten dena: produktuen zehaztapenak, informazioa, menuak, etab.
  • Adineko pertsonak beharrezko izango balu, materialen deskribapenaren inguruko laguntza ozenki eskaintzea.
  • Informazioa, ahal den neurrian, euskaraz, gazteleraz eta braile erara eskaintzea.

 

Informaziora sarbidea


Zure establezimenduan inprimatutako materiala hobetzeko zenbait gomendio:

  • Erabili testu iluna hondo argi planoan; ez jarri testurik marrazki edo argazkien gainean. Kasu honetan, testuak laukietan sartuko dira, eta laukiek kolore planoa izango dute, kontrastea egon dadin.
  • Ahal dela, testuak minuskulaz idatziko dira.
  • Letra-tipoak SansSerif izan behar du (apaingarri txikirik gabekoa): Arial, Arial Narrow, Arial Rounded MT Bold, Century Gothic, Chicago, Helvetica, Geneva, Impact, Monaco, MS SansSerif, Tahoma, Trebuchet MS edo Verdana.

Serifarik gabeko letra-tipoa               Serifadun letra-tipoa

  • Ez erabili letra etzana edo azpimarratua. Alderdiren bat nabarmendu nahi izanez gero, ahal dela, erabili letra lodia.
  • Letra-tamainak ahalik eta handiena izan behar du. Liburuxkak edo inprimakiak badira, erabili gutxienez 12 letra-tamaina (gomendatutakoa 14 da).
  • Ez erabili bi letra-tipo baino gehiago (bat, izenburuetarako; eta, bestea, testuaren gorputzerako).
  • Paragrafoek ondo bereizita egon behar dute.
  • Testuak ezkerraldean lerrokatua egon beharko luke.
  • Zenbakiak zifraz idaztea gomendatzen da, eta ez letraz; hau da, 3, eta ez “hiru”.
  • Saihestu zenbaki erromatarrak.

Testua distantzia honetara ikusiko daLetraren altuera
0,50 metro baino gutxiago 2 - 5 mm
0,5 eta 0,9 metro artean 5 - 9 mm
0,9 eta 1,8 metro artean 9 - 18 mm
1,8 eta 3,6 metro artean 18 - 30 mm
3,6 eta 6 metro artean 30 - 50 mm
Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter