Zer da mugikortasun-galera?

Zahartu ahala, pertsonen mugikortasuna mugatzen duten aldaketa ugari gertatzen dira. Mugikortasun-galera honakoekin lotzen da: giharren indarra murriztea, artikulazioen elastikotasuna galtzea, ikusmenaren zorroztasuna galtzea edo oreka-galerarekin, besteak-beste.

Egoera hauek, ordea, larriagoak bihurtzen dira gaixotasun ezberdinak direla eta (artrosia, osteoporosia, etab.), eta erorketa kopurua areagotzeko probabilitatea handitu egin daiteke.

1mugikortasuna

 

Zergatik ezagutu behar dugu?

65 eta 74 urte bitarteko pertsonen 30%ek mugikortasun arazoak ditu, eta 85 urtetik gorakoen artean, berriz, zifra hau %80tik gorakoa da.

Inguruneko faktoreek erorketen %30-40 kasuetan eragiten dute. Zoru irregularra, eskilarak, argiztapen desegokia, pasiluetako trabek, etab. ikusmen baxua, oreka arazoak edo gurpildun aulkietako erabiltzaile diren pertsonen mugikortasuna baldintzatzen dute.

Lagun ezazu erorketak saihesten traba fisikoak kenduaz. Adineko zure bezeroek zure establezimendua bisitatzen jarraitu dezaten ingurune seguru bat sor ezazu.

 

Establezimenduak zure bezeroen mugikortasuna hobetzeko zenbait aholku:

  • Sarrera ez badago zoruaren maila berean, arrapala jartzea.
  • Ateetan eta pasalekuetan toki zabala uztea.
  • Zorua laua izatea edo oztoporik ez egotea.
  • Alfonbrak kentzea, edo haiek zoruan sartzea (oso finak badira, zorura ondo itsastea).
  • Objektuak altuera egokian jartzea, edo langileak zailtasunak dituzten pertsonei laguntzeko moduan daudela ziurtatzea.
  • Aulki edo eserleku bat izatea, itxaron behar izanez gero bezeroek atseden hartu ahal izateko.
  • Dendaren kanpoaldean eserleku edo aulki bat izatea, paseatzen doazenek atseden hartu eta bermatu ahal izateko.

 

Irisgarritasunari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, honakoak kontsultatu:
Indarrean dagoen Euskal Autonomi Erkidegoko irisgarritasunaren araudi teknikoaren aplikazio-gida
20/1997 LEGEA, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzekoa
68/2000 DEKRETUA, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena.
Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter