-
09 Ekaina 2020
Teleasistentzia-zerbitzua eta etxez etxeko laguntza-zerbitzua duten pertsonekin harremanetan jarri dira, zer egoeratan dauden jakiteko eta laguntza emateko.
-
09 Ekaina 2020
Gizarte Zerbitzuek boluntariotzako plataforma koordinatu dute, eta plataforma horren onuradun izan dira adineko pertsonak, besteak beste, elikagaiak erosteko edo farmazian, zaborra ateratzeko, txakurrak paseatzeko, hainbat kudeaketa egiteko eta abarretarako.
-
09 Ekaina 2020
Arrisku talde bat izanik, udalak, lehenik eta behin, haien egoera ezagutu nahi zuen, eta horretarako boluntarioen sarearen laguntzarekin deiak egin ziren. Gainera, 70 urtetik gorakoei maskarilla berrerabilgarriak banatu zaizkie.
-
09 Ekaina 2020
Egoera berrira egokituta, Arrigorriagan liburutegietako idazketa eta irakurketa tailerrek beren jarduerari eutsi diote. Idazketa taldeek, beren aldetik, banakako lanarekin jarraitu dute eta partekatzeko bilerak, birtualki burutu dituzte.
-
09 Ekaina 2020
Ea-n adin guztietarako jarduera ezberdinak proposatzen dira egunero. Igandero gainera marrazki, argazki edo marrazki lehiaketa berria jarri da martxan Ean.
-
09 Ekaina 2020
Udala eta Beletxe edadetuen elkartearekin elkarlanean boluntario sarea antolatu da arrisku taldekoak izan zitezkeen pertsonei erosketak egin eta telefono bidezko laguntza eskaintzeko.
-
09 Ekaina 2020
Udalak, Gurutze Gorriarekin, 65 urtetik gorako edota mendekoak direnei elikagaiak eta sendagaiak erosten laguntzeko zerbitzua hitzartu du.
-
09 Ekaina 2020
Amorotoko herritarrak elkar laguntzeko boluntario sare bat sortu dute. Telefono batera deituz herritarrei informazioa emateko, erosketak egiteko, umeak zaintzeko edo beste antzerako beharrizanetarako laguntza eskaintzen dute.
-
09 Ekaina 2020
Telefono bidezko jarraipena egin zaie adinekoen kolektiboko kideei, bakardade-egoeran daudenei, isolamendu-egoeran daudenei eta egoera bereziki ahulean dauden desgaitasunen bat dutenei, prebentziozko funtsezko mezuak zabaltzeko, iturri ofizialetako informazioa zabaltzeko eta, berrogeialdian egonez gero, jarraipena egiteko.
-
09 Ekaina 2020
Barakaldoko Udalak doako entrenamendu-plataforma pertsonalizatua jarri du martxan, konfinamenduak irauten duen bitartean Barakaldoko herritarren ongizateari laguntzeko.
-
09 Ekaina 2020
"Kulturarekinetxeangeratu" programa, etxetik garatu ahal izateko kultur programa oso eta askotariko bat eskaintzen duen ekimena da, Alarma Egoeraren ondorioz ezarritako konfinamendua atseginagoa egiteko asmoz.
-
09 Ekaina 2020
Barakaldoko Udalak koronabirus babes-pantailak banatu ditu Ezkerraldeko zaharren egoitzetan.