-
09 Ekaina 2020
Bakarrik bizi diren adin nagusikoekin telefonozko harremanak mantentzeaz gain herritarrei laguntza deia luzatu zaie, bakarrik dauden bizilagunik ezagutuz gero udalaren gizarte zerbitzuei ohartarazteko. Bestalde, udaltzaingoaren irudi estereotipatua aldatu nahiean udaltzaingoa 70 urte baino gehiagoko bermeotarren etxeetara joan da, pertsona hauen jarraipen bat egin ahal izateko, informazio eguneratua eman eta zalantzak argitzeko eta bakoitzari bi maskarilla emateko.