Donostiako Udalak, COVID-19 webguneko atalean, konfinamenduan zehar abian jarri diren ekimen publiko, pribatu eta herritarrak biltzen ditu.

Udaleko sail guztiak eta udal arlo guztiak aritu dira lankidetzan martxoaren 25etik apirilaren 1era artean 65 urtetik gorako, eta bakarrik edo beste pertsona heldu batekin bizi direnekin harremanetan jartzeko.

Arrisku taldeko edo bereziki zaurgarria den eta janari/botiken erosketak edo beste beharren bat burutu ezin dituen norbait duen edo ezagutzen duen edonorentzako deia.

Bizimodu osasuntsu baten ohiturak sustatzeko asmoz Whatsapp bidez, hainbat bideo eskaintzen dituzte etxean adineko pertsonen ariketa errazteko helburuarekin. Ariketa fisikoa praktikatzeaz gain, konfinamendu egoera honen erronka psikologikoei eta afektiboei aurre egiteko aholkuak ere ematen dituzte.

Amurrioko udal liburutegiak etxera eramateko liburuen mailegu zerbitzua jarri du abian.

Zerbitzu honek kontrol emozionalaren (erresilientzia, frustrazioa, antsietatea kontrolatzeko estrategiak, inkomunikazioarekin lotutako depresioa gainditzeko estrategiak) eta bizikidetza eta harreman sozialen (elkarbizitza hobetzeko eta harreman sozialak zaintzeko estrategiak) gakoak eskaintzen ditu.

Arreta psikologikoa behar duten pertsona guztientzat telefono zenbaki bat jarri dute, profesional talde batek erantzuteko.

Radio Siberian gaurkotasuna, kultura, ariketak, irrati-eleberria, umorea, abestiak eta egunerokotasunari aurre egiteko gomendioak biltzen dituen saioa emititzen da. Gainera, astero hainbat irratitan (Vitoria, Gorbeia, Ser) profesionalekin eta erabiltzaileekin egindako elkarrizketen bidez martxan jarritako ekimenei eta gomendioei buruzko espazioak daude.

Ikastetxeekin lankidetzan lehen hezkuntzako haurrek gutunak/bideoak bidaltzen dizkiete tutoretzapeko apartamentuetan edo udalaren etxebizitza komunitarioetan bizi diren adinekoei, San Viator ikastetxearen kasuan, edo “Piztu zure auzoa” programako emakumeei, Santa Maria ikastetxean haurren taldearekin egiten duten irakurketari laguntzeko proiektuaren testuinguruan.

Behar duten pertsonen etxeetara janaria eramaten da Gurutze Gorriaren bidez, eta egunero jarraipena egiten zaie.

Zerbitzu honek barnean hartzen du premia-egoerak detektatzen dituzten Adinekoentzako Zentro Soziokulturaletako adineko erabiltzaileen telefono bidezko jarraipena, etxera bidalitako entretenimendu-materiala eta larritasun-egoeran edo ondoez emozionalean dauden adinekoentzako laguntza psikologikoa.
Zerbitzuari buruzko informazioa biltzen duen liburuxka egin da, eta etxeetan, farmazietan, okindegietan eta elikadura-establezimenduetan banatu da.