Maskarillak banatu dira Barakaldoko bizilagunen artean eta Bizkaiko Gurutze Gorriaren boluntarioak bikoteka hiriko hainbat puntu bisitatzen dituzte, paseo eta kirol orduetan ibiltzeko orduan praktika egoki bati buruzko aholkuak eskaintzeko.

Barakaldoko Udalak, COVID-19tik eratorritako estres egoera desberdinak jasan dituzten pertsonei laguntza psikosozial bat emateko helburuarekin programa bat sortu du.

Muskizko udalerria 80 urtetik gorako pertsoeni telefonoz deitzen ari da kolektibo ahulena izateagatik, baita mugikortasun urria duten edo osasun arazoak dituzten pertsonei ere, haien egoera eta beharrak ezagutzeko eta horrela herrian sorturiko elkartasun sarearen bitartez laguntzeko.

Muskizen plataforma baten bitartez herritarrek prestakuntza maila ezberdinak aurki ditzakete, pertsona bakoitzaren jarduera fisikoaren mailaren arabera.

Balmasedan Koronabirusari buruz udaleko aldizkariaren ale berezia banatu dute.

Liburutegia zerbitzu unibertsala da eta irisgarritasuna bermatzeko, egunero irakurketa saiotxo bat egiten ari dira: eleberri baten 1. kapitulua.

Udalak bere zerbitzuak indartu ditu adineko pertsonei, biztanle sentikorrena eta zaurgarriena izanik, konfinamendu garai honetan arreta emateko. Egoera honetan, haiei bakarrik ez daudela helaraztea izan da udaletxearen ekimena eta, aldi berean, behar duten guztirako laguntza eskaintzea.

Mungiako Udalak MUNGIAKO KIROL TXOKOA jarri du martxan, zuzendutako klase birtualetarako tresna digitala, horrela, ariketa fisikoa etxean egin dadin sustatzeko.

Telefono bidezko Arreta Psikologikorako Zerbitzua ere abian jarri dute osasun-larrialdiaren egoeraren eragin psikologikoa txikiagotze aldera.

Gizarte Zerbitzuetako sailak dei egin die herriko nagusiei ohiko zerbitzuen derrigorrezko murrizketaren ondoriozko arazoak konpontzeko bai eta haien beharrak estaltzeko beste aukera batzuk emateko ere. Halaber, baliagarria izan da haien aldartea eta osasun-egoera ezagutzeko eta lortzeko, berebat, haiek lagunduago sentitu daitezen.

Portugaleteko Udalak maskara kirurgikoak banatu dizkie 65 urtetik gorakoei. 65 urtetik gorakoei maskarillak banatzeaz zentro sozialak arduratuko dira.

Ermuako Gizarte Zerbitzuen, bakarrik bizi diren edo antzeko adin bateko bikotekidearekin bizi diren 80 urtetik gorakoei lehenengo, eta 70-79 urtekoei ondoren, telefono harreman pertsonalizatuak egin dizkiete,  beharrizanak asetuak dituzten jakin ahal izan dute, horrela ez izatekotan, erantzun mekanismo egokiak ezarri ahal izanez.