Iruñako aldizkariak edukiak herritarren artean modu parte-hartzaile batean egitea proposatzen du, egoera hau nola bizi duten kontatuz.

Herritarren parte-hartzea eta dibertsioa sustatzeko ekimena, herritarrentzako erronken bitartez. Horietako erronka bat, Velázquez, Tiziano, Rembrandt edo Van Gogh bezalako pintoreen obrak irudikatzean datza, etxetik eta modu informal batean.

Abian jarri duten beste erronka bat herriko argazki zaharrak bilatzea eta partekatzea da. Horietan iruzkinak, anekdotak... gehitu daitezke.

Elikagaiak eta botikak etxez etxe banatzeko zerbitzua, behar duten adinekoentzat.

Gaubeako Azokako ekoizleen produktuak etxera eramateko zerbitzua, pertsona guztientzat.

Callarranas Gazteen Kultur eta Jolas Elkarteak argazki zaharren erakusketa bat antolatu du, horretarako, Villanañeko argazki zaharrak dituzten herritarren parte-hartzea eskatzen dute

Yoga online ikastaroak, konfinamenduan zehar herritarren bizi kalitatea hobetzeko.

Konfinamenduan zehar mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntza eskaintzeko  zerbitzua (erosketak egin, farmaziara joan, telebista-kanal sintonizatu, larrialdiko konponketa txikiak...).

Berantevilla-ko udalaren sare sozialetatik oroimen ariketak egiteko fitxak lortu daitezkeen web orrialde bat eskaintzen da konfinamenduan zehar oroimena lantzen jarraitzeko. https://ejerciciosdememoria.org/