Ermuako Udalak lehen sorospeneko online zerbitzu psikologikoa eskaintzen du Covid-19ren eraginak jasan dituzten pertsonei arreta emateko.

Lekeitioko Udalak eta Lekitarrok Zaindu sareak maskarillak banatu dituzte 65 urtetik gorako herritarren artean.

Basauriko Udalak 80 urte baino gehiago dituztenei telefonoz deitu die, haien egoera zein den ezagutzeko eta laguntza eskaintzeko.

Social Antzokiak YouTube kanala berria ireki du antzerki, musika eta dantza emanaldiekin, antzerkian aritu diren artistek eta konpainiek eskainita.

Basauriko Udalak doako arreta psikologikoko zerbitzua jarri du martxan, osasun alerta egoerak eta konfinamenduak eragindako inpaktu psikologikoa murrizteko helburuarekin.

Kolektibo zaurgarrienentzat, produktu freskoetarako janaria erosteko bonoak jarri dituzte eskuragarri, adinekoekin telefono bidezko jarraipen bat egin dute eta boluntarioen sarea sortu dute talde ahulenei laguntzeko. Horrez gain, kulturari, kirolari eta aisialdiari ere jarraipena emateko, ekimen anitzak jarri dituzte abian.

Abadiñoko udalerrian, Abadiño Lagunkoia taldeak WhatsApp zerrenda erabili du Osakidetzatik datozen gomendioak udalerriko adinekoei bidaltzeko. Komunikabide honen bidez, bideokonferentzietarako tresna eta gomendio batzuk zabaldu dituzte adinekoek harreman pertsonalak eta familiarrak mantendu ditzaten.

Santurtzin zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei elikadura-zerbitzuarekin, laguntza psikologikoarekin edo sendagaiekin arreta emateko sarea dute.

Gizarte Ekintza Arlotik, laguntza psikologikoa eskaintzen da, etxealdiaren ondorioz estresa, ezertarako gogorik eza, pentsamendu negatiboak, suminkortasuna edo horrelakorik sentitzen ari direnentzat.

Santurtziko Udalak bakarrik bizi diren 70 urtetik gorako pertsonei deitu die telefonoz, beren beharrak zeintzuk diren jakiteko.

“Liburutegia etxean” prest dago, adinekoentzat edo mugitzeko zailtasunak dituzten herritarrentzat.

Durangon bisita birtuala eskaintzen dute Durangoko Arte eta Historia Museoa etxetik irten gabe ezagutu ahal izateko.